Datuen titularra den pertsona edo entitateak aukeraturiko ekitaldian lan etekinen, ekonomi jardueren etekinen eta sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak - urteko laburpena (190 eredua) aurkeztu duela egiaztatzeko balio du. Deklarazioa aurkeztuta badago, eragiketen xehetasunak jasotzen ditu.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
20-R EREDUA AURKEZTEA
Azalpena:
Datuen titularra den pertsona edo entitateak aukeraturiko datan 20R eredua aurkeztu duela egiatatzeko balio du: bategiteak, zatiketak, aktibo ekarpenak, balore trukeak, eta aktibo zein pasibo osoaren lagapenak egiteko nahiz europar sozietate baten edo europar sozietate kooperatibo baten helbide soziala Europar Batasuneko estatu batetik beste batera aldatzeko sozietateen gaineko zergan ezarrita dagoen araubide berezia aplikatzearen aldeko aukera jakinaraztekoa.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
347 EREDUA: AURKEZPENA
Azalpena:
Datuen titularra den pertsona edo entitateak aukeraturiko ekitaldian hirugarrenekin egindako eragiketen aitorpena (347 eredua) aurkeztu duela egiaztatzeko balio du. Deklarazioa aurkeztuta badago, eragiketen xehetasunak jasotzen ditu.
Zerbitzu arduraduna: Zeharkako zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
ATXIKIPENAK: ALOKAIRUARENAK
Azalpena:
Datuen titularrak, hiri ondasun higiezin baten errentatzaileak, araudian ezarritako baldintza betetzen duela egiaztatzeko balio du, errentariak atxikipenik egin ez diezaion. Errentatzaileak eskatu ohi du errentariari emateko.
Araudiak eskatutako baldintza honako hau da: EJZren tarifetako lehen sekzioaren 861.2 epigrafean alta emanda egotea ("Industri lokalen alokairuak eta beste zenbait alokairu (b.i.s.g.)") eta zero kuota ez ateratzea.
Datuen titularrak bere zerga obligazioak bete dituela egiaztatzeko balio du, administrazio publikoekin kontratatzeko prozesuetan parte hartze aldera.
Kontuan hartzen diren zerga obligazioak honako hauek dira: eskatu baino hilabete bat lehenagotik hasita, aurreko 12 hilabeteetan aurkezteko epea amaitzen zaien aitorpenei dagozkienak, administrazio publikoekin kontratatzeko araudiak ezarritako eran.
Baiezko emaitzak esan nahi du datuen titularrak bere zerga obligazio guztiak betetzen dituela epe horri dagokionez. Ezezko emaitzak esan nahi du ez dituela epe horri dagozkion zerga obligazio guztiak bete. Hori gertatzen denean, ez betetze hori zertan datzan adieraziko da (adibidez, ez delako aitorpen jakin bat aurkeztu nahiz eta aurkezteko obligazioa izan).
Aplikaziozkoa zaion araudiaren ondorioetarako, informazio honek 6 hilabeteko indarraldia dauka.
Eskatzaileak:
Pertsona juridiko nahiz fisikoak, jarduera enpresarial edo profesional batean alta emanda egonik, administrazio publikoekin kontratatzeko prozesuetan parte hartu nahi dutenak.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: 24 ordu, normalean. Legez ezarritako gehieneko epea 4 lanegunekoa da.
ATXIKIPENAK: IRABAZI ASMORIK GABEKO ENTITATEEN SALBUESPENA
Azalpena:
Irabazi asmorik gabeko entitateek jasotako errentak atxikitzeko edo kontura sartzeko obligazioaren salbuespena egiaztatzeko balio du, Azaroaren 2ko 87/2004 Foru Dekretuak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimena eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriak aplikatzeko erregelamendua onartzen duena, bere 4. artikuluan arautu moduan.
Eskatzaileak: Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak II. Tituluan aurreikusten duen zerga erregimen berezia hautatu duten Irabazi asmorik gabeko entitateak.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
ESKUALDAKETAK: AURREKO 4 URTEETAKOAK
Azalpena:
Agiriaren dataren aurreko 4 urteetan datuen titularrak egin dituen ondare eskualdaketak egiaztatzeko balio du. Kontsultaren emaitzaren arabera, agiri honek 2 eduki hauetakoren bat izango du:
Datuen titularrak azken 4 urteetan ez duela Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari lotutako ondasun edo eskubide eskualdaketarik egin.
Datuen titularrak azken 4 urteetan Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari lotutako eragiketak egin dituela, horiei buruzko xehetasunak emanez (eragiketa mota, data eta aitortutako balioa).
Zerbitzu arduraduna: Zeharkako zergak.
Egiteko epea: Bereahala (2 ordu gehienez), eragiketarik egin ez bada. Eragiketak izan badira, astebete.
MUGIMENDU KONTABLEAK. AUDITORETZAK
Azalpena:
Ez da zerga alorreko ziurtagiria. Gipuzkoako Foru Aldundian erreferentziako ekitaldian eskatzaileak egindako kontratu, faktura, diru-laguntza, eta abarri buruzko kontabilitate mugimenduen informazioa emateko balio du. Ziurtagirira bakarrik Gipuzkoatarian eskuragarri dago, interesatuaren identifikazioarekin.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: Berehala.
ORDAINKETA: AUTO-LIKIDAZIOAGAITIK EGINDAKOA
Azalpena:
Ekitaldi eta epealdi jakin batengatik autolikidazio eredu bati dagokion zenbatekoa ordaindu dela egiaztatzeko balio du.
Adibidez: 2001eko lehen hiruhilekoaren BEZa 300 ereduaren bidez ordaindu izana.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
BANKU KONTUAK
Azalpena:
Aipatzen den pertsona edo entitatea zein banku konturekin erlazionatuta dagoen egiaztatzeko balio du; zehazten da erlazio mota (baimendua, onuraduna, IFZ gabeko titularra, titularra, titular soila, usufruktuduna), parte-hartze portzentajea eta etekina. Aurreko bi urtetako informazioa ematen da, eskaera egiten den uneko informazioa osoa izan ez daitekeelako (banku entitateetatik jaso ez delako edo oraindik grabatu gabe dagoelako).
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
BEZa: MUGIKOR, KONTSOLA ETA ABARREN SALTZAILEENTZAT
Azalpena:
Balio du ziurtatzeko datuen titularra den pertsona edo entitateak komunikatu diola Ogasun eta Finantza Departamentuari
telefono mugikorren, bideo-joko kontsolen, ordenagailu eramangarrien eta/edo tableta digitalak birsaltzen dituen enpresaburu edo profesionala dela
, Balio Erantsiaren Zergaren Erregelamenduko 24 quinquies artikuluan xedatutakoaren arabera, eta BEZaren Legearen 84.bat.2 artikuluko g) letrak bigarren eta hirugarren gidoietan aipatzen dituen ondasunetako batzuk edo guztiak birsaltzen dituela, BEZaren Legeko 84, bat, 2º artikuluaren arabera, "subjektu pasiboaren inbertsio erregela" aplikatze aldera.
Informazio honek urtebete naturaleko indarraldia dauka.
Zerbitzu arduraduna: Zeharkako zergak.
Egiteko epea: 48 ordu, normalean.
BEZa: SUBJEKTU PASIBOA
Azalpena:
Balio du beste estatu batzuetako organismo publikoei ziurtatzeko datuen titularra Gipuzkoako Foru Ogasuneko zergapekoen erroldan alta emanda dagoela edo/eta enpresaria dela.
Zerbitzu arduraduna: Zeharkako zergak.
Egiteko epea: 24 ordu, normalean.
OHARRAK: eskaera idatziz aurkeztu behar da, eta Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari zuzendu (Errotaburu pasealekua 2 · 20018 Donostia). Bertan hauek adierazi behar dira: 1) ziurtagiria zer organismok edo agintarik eskatzen duen; 2) zergatik edo zer tramitetarako eskatzen den; 3) ziurtagiria zer hizkuntzatan egitea nahi den: ingeles-gaztelania edo frantses-euskara: 4) nola ematea nahi den: postaz jasotzea edo gure bulegoetan hartzea aukeratu behar da (beharrezko ahalordeak eta baimenak erabiliko dira, datuen titularrak berak ziurtagiria jaso ezean). Ziurtagiria ezin da internet bidez eskatu.
ZERGA OBLIGAZIOAK: DIRU LAGUNTZAK
Azalpena:
Zati batean nahiz oso-osorik Gipuzkoako Foru Aldundiak edo foru erakunde autonomoek, eta oro har, administrazio publikoek kudeatu laguntzak eta diru laguntzak eskatzen dituztenek beren zerga obligazioak betetzen dituztela egiaztatzeko balio du, bete ere otsailaren 5eko 143/2007 Foru Aginduak, dirulaguntza eskatzaileek zerga obligazioak betetzeari buruzko informazioaren lagapena eta informazio hori eskatzeko eta emateko prozedura onartzen dituenak ezarritakoari jarraiki.
Baiezko emaitzak esan nahi du datuen bere zerga obligazio guztiak betetzen dituela aipatu Foru Aginduaren baldintzetan. Emaitza ez bada positiboa egiaztatu beharreko zerga obligazio guztiei dagokienez, bete ez diren obligazioak ere zehaztuko dira. Pertsona eskatzailearen daturik ez badago, jaulkitako dokumentuan hala adieraziko da, bere kasuan Gipuzkoan helbideratze data edo azken honen egiaztapen eza zehaztuaz.
Aplikaziozkoa zaion araudiaren ondorioetarako, informazio honek 6 hilabeteko indarraldia dauka.
Eskatzaileak: Dirulaguntzak eta laguntzen eskatzaileak.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: berehala (gehienez 2 ordu), positiboa bada. Negatiboa bada, 24 ordu. Legez ezarritako gehieneko epea 3 lanegunekoa da.
DOAKO LAGUNTZA JURIDIKOA
Azalpena:
Datuen titularrari dagokionez, datu hauek egiaztatzeko balio du, doako laguntza juridikoa jasotzeko eskatze aldera:
Azken lau urteetako oinarri ezargarria.
Azken lau urteetan eskatzaileak Gipuzkoako katastro hiritarrean inskribatu dituen bere ondasun higiezin hiritarrak.
Gipuzkoako katastro landatarrean inskribatutako ondasun higiezin landatarrak.
Datuen titularrak 1992ko urtarrilaren 1az geroztik egiten edo egin dituen jarduera ekonomikoak.
Kasuan kasuko ekitaldian eta aurreko lehen ekitaldian eskatzailearen izenean dauden banku kontuak.
Eskatzaileak:
Doako laguntza juridikoa eskatu nahi duten pertsona juridikoak eta pertsona fisikoak.
Zerbitzu arduraduna: Idazkaritza Teknikoa.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
EJZ: SALBUESPENA ERAGIKETA BOLUMENA EDO JARDUERA HASTEAGATIK
Azalpena:
Bere negozio zifraren zenbatekoa araudian ezarritakoa baino txikiagoa izateagatik, araudi horren ondorioetarako jarduera hasteagatik, edota JEZaren araudian aurreikusitako beste arrazoiengatik datuen titularra aipatu zergaren kuota ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzeko balio du.
Zerbitzu arduraduna: Udal Zergak.
Egiteko epea: 24 ordu, normalean.
JARDUERA EKONOMIKOAK: GAURKO EGOERA
Azalpena:
Datuen titularrak egin duen/dituen edo egiten duen/dituen jarduera(k) egiaztatzeko balio du. Eskatzeko unean adierazitako ekitaldiko datuak emango dira.
Ekonomi jarduera bakoitzeko informazio hau ematen da: sekzioa, epigrafea, eremua, helbidea, ezaugarri zehatzak, alta data eta, hala badagokio, baja data.
Zerbitzu arduraduna: Udal Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
JARDUERA EKONOMIKOAK: HISTORIKOA
Azalpena:
1992ko urtarrilaren 1az geroztik datuen titularrak egin duen/dituen edo egiten duen/dituen jarduera(k) egiaztatzeko balio du.
Ekonomi jarduera bakoitzeko informazio hau ematen da: alta data eta, hala badagokio, baja data, sekzioa eta epigrafea, zenbaki finkoa, datu zehatzak eta ekonomi jardueraren zerga helbidea.
Datuen titularrak 100 eragiketa baino gehiago baditu Udal Zergen Kudeaketarako zerbitzura jo beharko du. (Errotaburu pasealekua 2 eta 943 113 000 telefonoa).
Zerbitzu arduraduna: Udal Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu), 100 eragiketa edo gutxiago baditu.
EGOERA ZENTSALA. ALTAK ETA BAJAK
Azalpena:
datuen titularrak Enpresari, Profesional eta Atxekitzaileen Erroldan izandako egoeren erregistroak (altak eta bajak) egiaztatzeko balio du, gehienez ere azken 10 mugimenduak erakusten direlarik.
Zerbitzu arduraduna: Zeharkako zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
JARDUERA EKONOMIKOAK: ORDAINAGIRIAREN ORDAINKETA
Azalpena:
EJZren ordain agiri bat, ekitaldi jakin bati dagokiona, ordaindu dela egiaztatzeko balio du.
Adibidez: 74758 B zenbakiko ordain agiria, 2001eko ekitaldiari dagokiona, ordaindu izana.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
PFEZa: AITORPENAREN LABURPENA
Azalpena:
Aipatzen diren pertsona eta urteari dagozkien errenta aitorpen/likidazioaren datuak egiaztatzeko balio du. Eskaera noiz egin denaren arabera, datu horiek izan daitezke: zergapekoak berak aitortutakoak edota geroago berrikusi eta zuzendutakoak, zergapekoaren eskaera dela medio edo Foru Ogasuneko organo eskudunek egin jarduketen ondorioz.
Dokumentu honek ekonomi jardueren 5. eta 6. eranskinak jasotzen dituenean aitorpenarekin batera aurkeztuak izan direlako, eskuratzeko, zerga bulegoetara jo edo, bestela, zerbitzu telematikoen atarian sartu behar da -Gipuzkoatarian-, eta bertan norberak bere burua identifikatu pasahitz operatiboa edo ziurtagiri digitala erabiliz. Azken kasu horretan, berehala bistaratu eta inprimatu ahal izango duzu ziurtagiria.
Aipatu ekitaldiari dagokionez ez bada errenta aitorpen/likidazioari buruzko inolako informaziorik, 190 eredua (lan etekinengatik, jarduera ekonomikoen etekinengatik eta sariengatik egindako atxikipenen urteko laburpena) aurkeztera behartutakoek pertsona horri buruz emandako zerga informazioa ematen da.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
ONDASUN HIGIEZINAK: HIRI ETXEBIZITZEN TITULARRA
Azalpena:
Azken 2 urteetan datuen titularrak hiri izaerako Gipuzkoako katastroaren arabera subjektu pasibo gisa izan dituen ondasun higiezin hiritarrak zeintzu izan diren egiaztatzeko balio du.
Ondasun higiezin hiritar bakoitzeko informazio hau ematen da: udalerria, helbidea, katastro erreferentzia, ordain agiriaren zenbakia, jabetzaren ehunekoa, alta data eta baja data.
Hartzaileak: babes ofizialeko etxebizitzen kudeaketarako eta OHZ-n hobariak.
Zerbitzu arduraduna: Udal Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
ZERGA OBLIGAZIOAK: GARRAIOLARIAK
Azalpena:
Zerga obligazioak bete direla egiaztatzeko balio du, garraio txartela lortu edo berritze aldera.
Kontuan hartzen diren zerga obligazioak honako hauek dira: eskatu baino hilabete bat lehenagotik hasita, aurreko 12 hilabeteetan aurkezteko epea amaitzen zaien aitorpenei dagozkienak, garraio arloan indarrean dagoen araudiak ezarritako eran.
Baiezko emaitzak esan nahi du datuen titularrak bere zerga obligazio guztiak betetzen dituela epe horri dagokionez. Ezezko emaitzak esan nahi du ez dituela epe horri dagozkion zerga obligazio guztiak bete. Hori gertatzen denean, ez betetze hori zertan datzan adieraziko da (adibidez, ez delako aitorpen jakin bat aurkeztu nahiz eta aurkezteko obligazioa izan).
Aplikaziozkoa zaion araudiaren ondorioetarako, informazio honek 6 hilabeteko indarraldia dauka.
Eskatzaileak:
2017/03/31tik aurrera, zergadunek ezin dute ziurtagiri hau eskatu.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: 24 ordu, normalean.
HELBIDEAK: ZERGA HELBIDEAK
Azalpena:
Datuen titularraren zerga helbidea eta, bere kasuan, jakinarazpenetako helbidea (aitorpen zensal bidez komunikatuak edo Administrazioak berrikusiak) zein den egiaztatzeko balio du. Bi eratako edukia dauka, eskaeraren arabera: gaur egungo helbidea edo data jakin batetik aurrera datuen titularrak izan dituen helbideak.
Helbide bakoitzeko informazio hau ematen da: kalea edo plaza, zenbakia, eskailera, oina, aldea, udalerria, posta kodea eta probintzia. Zerga helbidearen kasuan eguneratze data eta ondorioak izateko data zehazten dira; jakinarazpenetako helbidearen kasuan soilik eguneratze data.
Hiri-izaerako OHZren ordainagiri bat, ekitaldi jakin bati dagokiona, ordaindu dela egiaztatzeko balio du.
Adibidez: 4000800 V zenbakia finkoa duen ordainagiria, 2001eko ekitaldiari dagokiona, ordaindu izana.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
ZERGA OBLIGAZIOAK: JARDUERA EKONOMIKOAK EGITEN DITUZTEN ZERGADUNAK
Azalpena:
Jardueraren bat egiten dutenek (enpresari zein profesionalek) beren zerga obligazioak betetzen dituztela egiaztatzeko balio du. Horretarako, azken 4 urteak begiratzen dira.
"Zerga obligazioak betetzen ditu" emaitzak esan nahi du datuen titularra (enpresari edo profesionala denak) egunean dagoela bere zerga obligazio guztiekin. "Ez ditu betetzen" emaitzak esan nahi du ez dagoela egunean bere zerga obligazio guztiekin. Hori gertatzen denean, ez betetze hori zertan datzan adieraziko da (adibidez, ez delako aitorpen jakin bat aurkeztu nahiz eta aurkezteko obligazioa izan).
Eskatzaileak: Jarduera enpresarial edo profesionalak egiten dituzten pertsona juridiko zein fisikoak.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu), positiboa bada. Negatiboa bada, 24 ordu.
Helburua da kontratistek eta birkontratistek zerga obligazioak betetzen dituztela frogatzea, ziurtagirian bertan identifikatzen den kontratatzaileak Zergen Foru Arau Orokorraren 43.1.e) artikuluan aurreikusita dagoen erantzukizun subsidiariotik salbuesteko.*
Emaitza positiboa izateak esan nahi du datuen titularrak zerga obligazioak betetzen dituela. Emaitza negatiboa izateak esan nahi du, aldiz, obligazio guztiak ez dituela betetzen. Kasu horretan, adierazi behar da zer ez den betetzen (adibidez: ez da aitorpen jakin bat aurkeztu, nahiz eta horretara behartuta egon).
Araudi aplikagarrian ezarritako ondorioetarako, informazioak 12 hilabeteko balioa du ematen denetik aurrera.
* Oharra 1: 2012-05-24aren aurretik egindako ziurtagiriek (ez dute kontratatzailea identifikatzen) 12 hilabetez baliagarriak izaten jarraituko dute, horiek egin eta biharamunetik aurrera, eta edozein kontratatzaileren aurrean izango dituzte ondorioak. * Oharra 2: NIFa ez duten atzerriko enpresentzat ezin da eskatu.
Eskatzaileak:
Kontratistak eta birkontratistak, hau da, ordaintzaile edo kontratatzailearen jarduera ekonomiko nagusiari dagozkion obra edo zerbitzuak egiten dituzten pertsona fisiko zein juridikoak.
Kontratistak edo birkontratistak emango dio ziurtagiri hori bere kontratatzaileari.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: 24 ordu, normalean. Legez ezarritako gehieneko epea 3 lanegunekoa da.
Eskatzaileak epe horretan ez badu ziurtagiria eskuratu, zirkunstantzia hori frogatzen duen komunikazio bat egitea eskatu ahal izango du, hala jasotzen baitu Gipuzkoako Zergabilketa Erregelamenduak 132. artikuluaren 4. apartatuan.
ORDAINKETA: LIKIDAZIOAGATIK EGINDAKOA
Azalpena:
Likidazio jakin bat ordaindu dela egiaztatzeko balio du.
Adibidez: P001677980004 zenbakia duen likidazioa ordaindu izana.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
ZORRAK: ORDAINDU GABEKOAK
Azalpena:
Data jakin batean ordaintzeke dauden zerga zorrak, borondatezko epean nahiz epe exekutiboan daudenak, egiaztatzeko balio du.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
ONDASUN HIGIEZINAK: PERTSONA EDO ENTITATE BATENAK
Azalpena:
Datuen titularra gaurko egunez Gipuzkoako katastroan higiezinen (hiritarren eta/edo landatarren) titular gisa azaltzen den ala ez egiaztatzeko balio du.
Azaltzen bada, bere ondasun higiezinak identifikatzen dira eta gainera ondasun higiezin bakoitzeko informazio hau ematen da:
Hiritarra: udalerria, helbidea, katastro erreferentzia, ordain agiriaren zenbakia, katastro balioa, titulartasunaren ehunekoa eta titulartasun mota (jabetza, emakida, azalera eskubidea, usufruktua eta jabetza soila).
Landatarra: udalerria, finkaren zenbakia, balio katastrala, titularitate % eta titularitate mota (jabetza, emakida, azalera eskubidea, usufruktua eta jabetza soila).
Zerbitzu arduraduna: Udal Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
PFEZa: ZERGA OINARRIA
Azalpena:
Datuen titularra den pertsona fisikoari dagokionez, baliagarria da eskatzeko unean adierazitako ekitaldiko Errenta Zergaren oinarri ezargarri osoa egiaztatzeko. Aukeraturiko ekitaldian ez bada aitorpenik aurkeztu, datuen titularra horretara behartuta ote dagoen zehazten da. Pertsona eskatzailearen daturik ez badago, jaulkitako dokumentuan hala adieraziko da, bere kasuan Gipuzkoan helbideratze data edo azken honen egiaztapen eza zehaztuaz.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
SOZIETATEAK: AITORPENA
Azalpena:
Aipatzen diren entitate, ekitaldi eta ereduari dagozkien sozietate gaineko zergaren aitorpenaren datuak egiaztatzeko balio du. Eskaera noiz egin denaren arabera, datu horiek izan daitezke: zergapekoak berak aitortutakoak edota geroago berrikusi eta zuzendutakoak, zergapekoaren eskaera dela medio edo Foru Ogasuneko organo eskudunek egin jardueren ondorioz.
Eredu hau eskuratzeko, zerga bulegoetara jo behar da edo, bestela, zerbitzu telematikoen atarian sartu behar da -Gipuzkoatarian-, eta bertan norberak bere burua identifikatu pasahitz operatiboa edo ziurtagiri digitala erabiliz. Azken kasu horretan, berehala bistaratu eta inprimatu ahal izango duzu ziurtagiria.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
SOZIETATEAK: AURKEZPENA
Azalpena:
Datuen titularra den entitateak aukeraturiko ekitaldian Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu duela egiaztatzeko balio du.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
HELBIDEAK: ZERGA HELBIDEA HITZARMEN JAKIN BATEN ONDORIOETARAKO
Azalpena:
Zerga helbidea Espainian dagoela frogatzen du, Hitzarmen jakin bat aplikatzearen ondorioetarako. Nazioarteko zergapetze bikoitza saihestea du helburu. Eskaera egiteko momentuan, Espainiak beste herrialdeekin sinatuta dauzkan hitzarmenetatik zein nahi den aukeratu beharko da.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (2 ordu gehienez), positiboa bada. Negatiboa bada, 48 ordu.