- Hasiera
- Liburutegia
- Informazio baliagarria
Informazio baliagarria
Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren liburutegiaren egoitza da. Zerbitzu publikoa da eta prestatuta dago 16 urtetik gorako pertsonen informazio, prestakuntza eta aisialdi beharrei erantzuna emateko. Adin hori bete ez dutenek heldu baten laguntza behar dute kontsultaren bat egiteko.
Jakintzaren arlo guztietako gaiei buruzko informazioa dago liburutegi horretan, baina, bereziki, giza zientziei eta euskal kulturari zuzenduta dago; hala, bilduma historiko garrantzitsuak edukitzeaz gain, hemeroteka eta erreferentzia atal garrantzitsu bat ere baditu, eta, gainera, dokumentu bilduma zabala du pertsona guztien eskura, euskarri guztietan maileguan uzteko.
Non Gaude
Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta, 9.
20006 -
Donostia
Harremanetarako
Informazioa
943 112 760
Maileguen luzapena
943 112 796
Liburutegien arteko mailegua
943 112 781
Ordutegia - Egutegia
Astelehenetik ostiralera:8:30etik 20:30era
Larunbata:8:30etik 14:00etara
* Urtarrilaren 19an, 19:00etatik aurrera ixten dugu