Sarbide mugatutako dokumentuen kontsulta eta erreprodukzio eskaera

Eskatzailea
*
*
Eskatutako dokumentuaren datuak
Izenburua Egilea Signatura
Mezuaren kopia jaso nahi duzu?


Irakurri eta onartzen dut: pribatutasun politika

Erreprodukzio arauak: Baldintza orokorrak:
  • Bakarrik erreproduzitu ahalko dira 1915. urteaz geroztiko agiriak, betiere Jabetza Intelektualaren Legeak ez baditu babesten eta kontserbazio egoerak hala uzten badu.
  • Liburutegiak hitzarmen bat sinatu du CEDROrekin (Centro Español de Derechos Reprográficos), Jabetza Intelektualaren Legeak babestutako obrak fotokopien bidez erreproduzitu ahal izateko. Lizentziak aukera ematen du argitalpenaren %20, gehienez, erreproduzitzeko.
  • Fondo Gordeen Gelako dokumentuak fotokopiatzeko aurrez baimena eskatu beharko da beti.
  • Koadernatutako egunkariak EZIN dira fotokopiatu.
Erreprodukzioak erabiltzeko, kontuan hartzekoak
  • Obra ez bada eskumen publikokoa, hau da, ustiapen eskubideak indarrean baldin baditu, beharrezkoa izango da baimena idatziz eskatzea obraren ustiapen eskubideen titularrei. Obraren ustiapen eskubideek egilearen bizitza guztian irauten dute eta, oro har, egilea hiltzen denetik 70 urte pasa arte. Jabetza Intelektualaren Legearen arabera, egile eskubideen titularrek ezingo dute eragozpenik ipini ondoren adierazten diren erreproduzio-eskariak egiten direnean:
    • Irabazi asmorik gabeko liburutegi batek egiten badu, ikerketa edo kontserbaziorako esklusiboki, edo
    • Pertsona fisiko batek egiten badu, kopia pribatu gisa (31.2 artk.)
  • Aldiz, obra eskumen publikokoa bada*, hau da, obraren ustiapen eskubideak iraungita badaude, babeserako epea igaro delako, edonork erabil ahal izango du, betiere obraren egiletza eta osotasuna errespetatuz.

Kasu guztietan eskaera orri hau bete eta kopien jatorria ondoren adierazten den bezala aipatu beharko da:
  • Jatorria: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia-Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Procedencia: Biblioteca de Koldo Mitxelena Kulturunea-Diputación Foral de Gipuzkoa.

Eskumen publikoko obrak*:
  • Edozein obra, egilea hiltzen denetik 80 urte pasatakoan (70 urte 1987ko abenduaren 7a baino geroago hil diren egileen kasuan).
  • Gerora argitaratu diren eskumen publikoko egileen obrak, horien argitalpen eta ekoizpen eskubideak ere iraungita geratu direnean.
  • Erabilera publikoa onartzen duten lizentziapean argitaratutako lanak.

DATU PERTSONALEN BABESA

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Kulturaren alorrean herritarrekiko interakzioari buruzko tratamenduan sartuko direla. Tratamendu horren arduraduna Kultura Zuzendaritza Nagusia da.
Zure datuak ondare historiko-artistikoa babestu, sustatu eta kudeatzeko erabiliko dira, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean egindako eginkizun bat betetzeko, 27/83 Legeak, azaroaren 25ekoak, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko Harremanei buruzkoak, 7. artikuluko a) 12 atalean eta 11/2007 Legeak, urriaren 26koak, Euskadiko Liburutegiei buruzkoak ezarritakoarekin bat etorriz.

Datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko. Datuak gordeko dira tratamenduaren helbururako eta erantzukizunak zehazteko egokitzat jotzen den denboran.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu (DBEOren 15-22 art.) eta, horretarako, arduradunarengana jo dezakezu https://egoitza.gipuzkoa.eus helbidean dauden formularioen bidez. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko gaietarako, harremanetan jar zaitezke datuak babesteko ordezkariaren eginkizunak betetzen dituen pertsonarekin, helbide honetan: dbo@gipuzkoa.eus.