Ir al contenido

HARTU HEMEN COVID-19AREN AURKAKO TXERTOA HARTZEKO ORDUA

GFAko Gizarte Politiketako Departamentua aktiboki ari da elkarlanean Osasun Sailarekin -Osakidetzarekin- txertaketa prozesuan, eta Osasun Sailak adierazten dizkion taldeetatik horrela nahi dutenei txertoa jartzen ari da.

Orain, hauen txanda da:

- II. graduko mendekotasuna duten 60 eta 69 urte bitarteko pertsonena.

- II. graduko mendekoen zaintzaile ez profesionalena, 60-69 urte badituzte.

- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei etxean arreta ematen dieten profesionala, horiek ere 60-69 urte badituzte.

Goiko talderen batekoa zarelako txertoa jartzeko deitu bazaitugu, baina aldi berean txertaketan lehentasuna duen beste talde batekoa bazara ere (osasun-langilea, irakaslea, polizia,...) eta, horregatik, dagoeneko txertoa hartu baduzu, eskertuko dizugu datu hori adieraztea.

Era berean, txertoa jarri nahi ez baduzu, horrela adieraz dezakezu, ondoren jakinarazpenik ez jasotzeko.

Oraingoz, hitzordu guztiak emanda daude. Besterik jakinarazi arte, ez da hitzordurik emango.

* Derrigorrezko datuak

Eskatzailearen datuak

UUUU-HH-EE
00000000A