Gizarte laguntza ezberdinak (gizarte larrialdietarako, etxeko laguntza zerbitzurako...) eskatzen dituztenek kasuan kasu arauz eskaturiko ukanbeharrak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko balio du.
Kontsultaturiko zergapeko bakoitzari buruz honako informazio hau emango da: PFEZren oinarri ezargarria (aurkeztutako azken aitorpena), OHZ-Azken 4 urteetako hiri ondasunak eta OHZ-Landa ondasunak.
Zerbitzu arduraduna: Idazkaritza Teknikoa
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
DIRU-BILKETA: ZERGA INFORMAZIOA
Azalpena:
Udal zergak behar bezala kudeatu eta biltze aldera zergapekoei buruz beharrezko zerga informazioa lortzeko balio du.
Kontsultaturiko zergapeko bakoitzari buruz honako informazio hau emango da: zerga helbidea, PFEZren oinarri ezargarria (aurkeztutako azken aitorpena), OHZ-Hiri ondasunak, OHZ-Landa ondasunak, ekonomi jarduerak, banku kontuak etekinik gabe.
Zerbitzu arduraduna: Idazkaritza Teknikoa
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
PFEZa: ZERGA INFORMAZIOA
Azalpena:
Egun Gipuzkoako Foru Ogasunean eskuragarri dagoena zerga informazioa egiaztatzeko balio du, aipatzen diren pertsona eta urteari dagozkiona eta PFEZaren aitorpenerako garrantzizkoa dena. Ondorengo datuak barne hartzen ditu:
Egozpenak, ondasun higiezinak, konpentsazioak eta konpentsatu gabeko partidak, lanaren etekinak, ondare irabaziak, ohiko etxebizitzak.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
AITORPENAK: PERTSONA EDO ENTITATEEN BATENAK (8. TXOSTENA)
Azalpena:
Pertsona edo entitate batek, azkeneko lau ekitaldietan aurkeztutako aitorpenen inguruko informazio fiskala egiaztatzeko balio du.
Zerbitzu arduraduna: Ikuskaritzako Zuzendariordetza.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
PFEZa: AITORPENAREN LABURPENA
Azalpena:
Aipatzen diren pertsona eta urteari dagozkien errenta aitorpen/likidazioaren datuak egiaztatzeko balio du. Eskaera noiz egin denaren arabera, datu horiek izan daitezke: zergapekoak berak aitortutakoak edota geroago berrikusi eta zuzendutakoak, zergapekoaren eskaera dela medio edo Foru Ogasuneko organo eskudunek egin jarduketen ondorioz.
Gainera 2009ko ekitalditik aurrera, ziurtagiria eredu honek ekonomi jardueren 5. eta 6. eranskinen informazioa emango du, halakorik badago.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
PFEZa: ZERGA OINARRIA
Azalpena:
Datuen titularra den pertsona fisikoari dagokionez, baliagarria da eskatzeko unean adierazitako ekitaldiko Errenta Zergaren oinarri ezargarri osoa egiaztatzeko.
Aukeraturiko ekitaldian ez bada aitorpenik aurkeztu, datuen titularra horretara behartuta ote dagoen zehazten da. Pertsona eskatzailearen daturik ez badago, jaulkitako dokumentuan hala adieraziko da, bere kasuan Gipuzkoan helbideratze data edo azken honen egiaztapen eza zehaztuaz.
Datuen titularrak bere zerga obligazioak bete dituela egiaztatzeko balio du, administrazio publikoekin kontratatzeko prozesuetan parte hartze aldera.
Kontuan hartzen diren zerga obligazioak honako hauek dira: eskatu baino hilabete bat lehenagotik hasita, aurreko 12 hilabeteetan aurkezteko epea amaitzen zaien aitorpenei dagozkienak, administrazio publikoekin kontratatzeko araudiak ezarritako eran.
"Bere zerga obligazioak betetzen ditu" emaitzak esan nahi du datuen titularrak bere zerga obligazio guztiak betetzen dituela epe horri dagokionez. Ezezko emaitza badu, administrazio publikoari azalduko zaio eskaera ukatu egin zaiola, baina ezin izango du jakin zergatik ukatu zaion.
Aplikaziozkoa zaion araudiaren ondorioetarako, informazio honek 6 hilabeteko indarraldia dauka.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: Normalean berehala. Kasu batzuetan epe hori 24 ordukoa izango da.
ZERGA OBLIGAZIOAK:DIRU-LAGUNTZAK
Azalpena:
Zati batean nahiz oso-osorik Gipuzkoako Foru Aldundiak edo foru erakunde autonomoek, eta oro har, administrazio publikoek kudeatu laguntzak eta diru laguntzak eskatzen dituztenek beren zerga obligazioak betetzen dituztela egiaztatzeko balio du, bete ere otsailaren 5eko 143/2007 Foru Aginduak, diru-laguntza eskatzaileek zerga obligazioak betetzeari buruzko informazioaren lagapena eta informazio hori eskatzeko eta emateko prozedura onartzen dituenak ezarritakoari jarraiki.
Baiezko emaitzak esan nahi du datuen bere zerga obligazio guztiak betetzen dituela aipatu Foru Aginduaren baldintzetan. Emaitza ez bada positiboa egiaztatu beharreko zerga obligazio guztiei dagokienez, bete ez diren obligazioak ere zehaztuko dira. Pertsona eskatzailearen daturik ez badago, jaulkitako dokumentuan hala adieraziko da, bere kasuan Gipuzkoan helbideratze data edo azken honen egiaztapen eza zehaztuaz.
Aplikaziozkoa zaion araudiaren ondorioetarako, informazio honek 6 hilabeteko indarraldia dauka.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: Normalean berehala. Kasu batzuetan epe hori 24 ordukoa izango da.
ZERGA OBLIGAZIOAK: JARDUERA EKONOMIKOAK EGITEN DITUZTEN ZERGADUNAK
Azalpena:
Jardueraren bat egiten dutenek (enpresari zein profesionalek) beren zerga obligazioak betetzen dituztela egiaztatzeko balio du. Horretarako, azken 4 urteak begiratzen dira.
"Zerga obligazioak betetzen ditu" emaitzak esan nahi du datuen titularra (enpresari edo profesionala denak) egunean dagoela bere zerga obligazio guztiekin. "Ez ditu betetzen" emaitzak esan nahi du ez dagoela egunean bere zerga obligazio guztiekin, baina ezin izango du jakin zergatik ukatu zaion.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: Normalean berehala. Kasu batzuetan epe hori 24 ordukoa izango da.
ERROLDA: ENPRESABURU, PROFESIONAL ETA ATXIKITZAILEENA. ALTAK ETA BAJAK
Azalpena:
Datuen titularrak Enpresari, Profesional eta Atxekitzaileen Erroldan izandako egoeren erregistroak (altak eta bajak) egiaztatzeko balio du, gehienez ere azken 10 mugimenduak erakusten direlarik.
Zerbitzu arduraduna: Zeharkako zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
HELBIDEAK: ZERGA HELBIDEA
Azalpena:
Datuen titularraren zerga helbidea eta, bere kasuan, jakinarazpenetako helbidea (aitorpen zensal bidez komunikatuak edo Administrazioak berrikusiak) zein den egiaztatzeko balio du. Bi eratako edukia dauka, eskaeraren arabera: gaur egungo helbidea edo data jakin batetik aurrera datuen titularrak izan dituen helbideak.
Helbide bakoitzeko informazio hau ematen da: kalea edo plaza, zenbakia, eskailera, oina, aldea, udalerria, posta kodea eta probintzia. Zerga helbidearen kasuan eguneratze data eta ondorioak izateko data zehazten dira; jakinarazpenetako helbidearen kasuan soilik eguneratze data.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
347. EREDUA: AURKEZPENA
Azalpena:
Datuen titularra den pertsona edo entitateak aukeraturiko ekitaldian hirugarrenekin egindako eragiketen aitorpena (347 eredua) aurkeztu duela egiaztatzeko balio du.
Deklarazioa aurkeztuta badago, eragiketen xehetasunak jasotzen ditu.
Zerbitzu arduraduna: Zeharkako zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
JARDUERA EKONOMIKOAK: GAURKO EGOERA
Azalpena:
Datuen titularrak egin duen/dituen edo egiten duen/dituen jarduera(k) egiaztatzeko balio du. Eskatzeko unean adierazitako ekitaldiko datuak emango dira.
Ekonomi jarduera bakoitzeko informazio hau ematen da: sekzioa, epigrafea, eremua, helbidea, ezaugarri zehatzak, alta data eta, hala badagokio, baja data.
Zerbitzu arduraduna: Udal Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
JARDUERA EKONOMIKOAK - HISTORIKOA
Azalpena:
1992ko urtarrilaren 1az geroztik datuen titularrak egin duen/dituen edo egiten duen/dituen jarduera(k) egiaztatzeko balio du.
Ekonomi jarduera bakoitzeko informazio hau ematen da: alta data eta, hala badagokio, baja data, sekzioa eta epigrafea, zenbaki finkoa, datu zehatzak eta ekonomi jardueraren zerga helbidea.
Datuen titularrak 100 eragiketa baino gehiago baditu Udal Zergen Kudeaketarako zerbitzura jo beharko du. (Okendo kalea 20 eta 943 113 000 telefonoa).
Zerbitzu arduraduna: Udal Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu), 100 eragiketa edo gutxiago baditu.
ONDASUN HIGIEZINAK: HIRI ETXEBIZITZEN TITULARRA
Azalpena:
Azken 2 urteetan datuen titularrak hiri izaerako Gipuzkoako katastroaren arabera subjektu pasibo gisa izan dituen ondasun higiezin hiritarrak zeintzu izan diren egiaztatzeko balio du.
Ondasun higiezin hiritar bakoitzeko informazio hau ematen da: udalerria, helbidea, katastro erreferentzia, ordain agiriaren zenbakia, jabetzaren ehunekoa, alta data eta baja data.
Hartzaileak: babes ofizialeko etxebizitzen kudeaketarako eta OHZ-n hobariak.
Zerbitzu arduraduna: Udal Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
ONDASUN HIGIEZINAK: GIPUZKOATIK KANPOKO ETXEBIZITZAK
Azalpena:
Azken 2 urteetan datuen titularrak hiri izaerako katastroaren arabera subjektu pasibo gisa Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo izan dituen etxebizitak zeintzu izan diren egiaztatzeko balio du.
Ondasun higiezin hiritar bakoitzeko informazio hau ematen da: udalerria, helbidea, katastro erreferentzia eta jabetzaren ehunekoa.
Hartzaileak: babes ofizialeko etxebizitzen kudeaketarako eta OHZ-n hobariak.
Zerbitzu arduraduna: Ikuskaritzako Zuzendariordetza.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
ZORRAK: KONPENTSAGARRIAK
Azalpena:
Kredituak lagatzeko prozedura baten tramitazioan, balio du lagatzaileak data jakin batean konpentsagarri dituen zorrak egiaztatzeko: bide exekutiboan ordaindu gabeko zorrak; gerorapenetan konpentsa daitezkeen zorrak; konkurtso prozeduretan dauden zorrak; beste zergadun batzuengandik deribatutako zorrak. Zorrak izateak baldintzatzen du eskatutako lagapenari buruzko erabakia.
Zorrak badaude, horien xehetasunak ematen dira, modu honetan:
Konpentsatu edota bahitu daitezkeen zorrak: kontzeptua, likidazio zenbakia, likidatutako aldia, bide exekutibora pasatako data eta ordaindu gabeko zenbatekoa.
Bahitu daitezkeen zorrak: likidazio zenbakia, likidatutako aldia, premiamendua jakinarazteko data eta ordaindu gabeko zenbatekoa.
Gerorapenetan dauden zorrak: likidazio zenbakia, likidatutako aldia, espediente zenbakia, eta ordaindu gabeko zenbatekoa.
Konkurtso prozeduretan dauden zorrak: likidazio zenbakia, likidatutako aldia, espediente zenbakia, eta ordaindu gabeko zenbatekoa.
Erantzukizunagatik sortutako beste zor batzuk (zor deribatuak): likidazio zenbakia, espedientea, partaidetza %, eta ordaindu gabeko zenbatekoa
Zorrik ez badago, egoera hori adierazten da.
Eskatzaileak: bakar-bakarrik Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak, gastu aurrekontutik datozen obligazioen kreditu lagapenak bideratzeko.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu). Kreditu lagatzailea konkurtso prozedura batean dagoen zorduna bada edo beste zergadun batengandik deribatutako zorrak baditu, agiria ez da automatikoki egiten, eta Zergabilketa Unitateak berrikusi behar du. Helburua da agiria, gehienez ere, 72 orduko epean egitea.
MUGIMENDU KONTABLEAK. AUDITORETZAK
Azalpena:
Ez da zerga alorreko ziurtagiria. Gipuzkoako Foru Aldundian erreferentziako ekitaldian eskatzaileak egindako kontratu, faktura, diru-laguntza, eta abarri buruzko kontabilitate mugimenduen informazioa emateko balio du. Ziurtagirira bakarrik Gipuzkoatarian eskuragarri dago, interesatuaren identifikazioarekin.
Zerbitzu arduraduna: Kontabilitatea.
Egiteko epea: Berehala.
ITZULKETAK: BEZarenak EDOTA SOZIETATE GAINEKO ZERGAN (4. TXOSTENA)
Azalpena:
BEZn eta Sozietateen Gaineko Zergan izandako itzulketei buruzko informazio fiskala egiaztatzeko balio du, adierazitako pertsona, ekitaldi eta epealdiari dagokionez. Kontsulta parametroen arabera itzulketarik egongo balitz, ondorengo informazioa ematen da: eskatutako zenbatekoa, itzulitako zenbatekoa eta itzulketaren data.
Zerbitzu arduraduna: Zeharkako zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
ERRENTEN ESLEIPENEKO ENTITATEAK (6. TXOSTENA)
Azalpena:
Bertan informazioa jasotzen da eskaeraren egunean Gipuzkoako Foru Ogasunean Gipuzkoan helbidea duten errenta esleipeneko araubidean dauden entitateetan partaidetza duten zergapeko gipuzkoarrei buruz. Informazioa garrantzitsua da administrazio eskatzaileak gipuzkoarrak ez diren partaideen pertsona fisikoen errentaren, sozietateen edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergen aitorpenak egiaztatu eta kudeatze aldera.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
SOZIETATEAK: ABEEn INFORMAZIOA (7. TXOSTENA)
Azalpena:
Bertan informazioa jasotzen da eskaeraren egunean Gipuzkoako Foru Ogasunean Gipuzkoan helbidea duten aldi baterako enpresa elkarteetako bazkide moduan ageri diren entitateei buruz. Informazioa garrantzitsua da administrazio eskatzaileak ABEEetako bazkide diren entitateen zerga betebeharrak egiaztatu eta kudeatze aldera.
Zerbitzu arduraduna: Zuzeneko Zergak.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
BEZa: SALBUESPENARI UKO EGITEA (3. TXOSTENA)
Azalpena:
Erantsitako dokumentuan jasotzen dira Ogasun eta Finantza Departamentuan, eskatutako epeari dagokionez, balio erantsiaren gaineko zergaren zergadun jakin bati buruz dauden datuak. Hau da ematen den informazioa:
Enpresaburua edo profesionala den BEZaren ondorioetarako
BEZagatik jasandako kuotak osorik edo partez kentzeko eskubidea duen
Zerbitzu arduraduna: Zeharkako Zergen Zerbitzua. BEZaren Atala.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
BEZa: JASANDAKO BEZen EGIAZTAPENA (10. TXOSTENA)
Azalpena:
Erantsitako dokumentuan jasotzen dira Ogasun eta Finantza Departamentuan, eskatutako epeari dagokionez, balio erantsiaren gaineko zergaren zergadun jakin bati buruz dauden datuak. Datuak lagatzen dituen Foru Ogasunean aitortutako zerga jasanaraziari buruz informatzen da.
Zerbitzu arduraduna: Zeharkako Zergen Zerbitzua. BEZaren Atala.
Egiteko epea: Berehala (gehienez 2 ordu).
IKUSKARITZA: AKTA BAKARRAK (9. TXOSTENA)
Azalpena:
Gipuzkoako Foru Ogasunean dagoen zerga informazioa jasotzen du, agirian bertan adierazitako datari dagokionez, sozietateetako, BEZeko edota atxikipenetako aitorpen, likidazio edota itzulketei buruzkoa.
Zerbitzu arduraduna: Ikuskaritzako Zuzendariordetza