Inprimatu
ZIURTAGIRIAK internet bidez:

Balioztapen zerbitzuaren funtzionamendua

Zerbitzua batez ere zuzenduta dago Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak egindako ziurtagiria aurkezten zaion amaierako hartzaileari (batez ere herri administrazioak), aurkeztu ere zerga egoerarekin lotutako beharkizunen bat bete dela frogatu edo justifikatzeko asmoz. Honako hau izan daiteke helburua: laguntza publikoak jasotzea (diru laguntzak, bekak, gizarte laguntzak, etab...), babes ofizialeko etxebizitzen esleipenetan edo herri administrazioekin kontratatzeko prozesuetan parte hartzea, amaierako hartzaileak eman edo kudeatzen dituen baimen administratiboak eskuratzea eta abar.
Zerbitzu hau dela medio, ziurtagiria hartzen duen entitate publikoak edo beste edozein jasotzailek edukia berretsi dezake eta balioduna dela egiaztatu. Horretarako, bi datu baino ez ditu sartu behar: agirian aipatzen diren datuen titularraren IFZ/IFK, eta agiriaren oinean jasotako egiaztapen kodea. Azken bi urteetan eskaturiko ziurtagiriak daude eskuragarri.
Nola lortzen da balioztapena? Ziurtagiriari buruzko identifikazio datuak sartu eta gero, beste leiho bat zabaltzen da eta PDF formatua duen dokumentu bat kargatzen da. Departamentuak bere egunean egin zuen dokumentua da hori. Pantailan ikusten den agiria eta amaierako hartzaileari emandakoa berdin-berdinak izateak bere edukiaren egiazkotasuna eta osotasuna bermatzen ditu.