Online tramiteetarako sarbidea Gipuzkoataria

Herritarrentzako arreta

Informazio orokorra
 
943 112 111
Foru Ogasuna
 
943 113 000
Gizarte Politika
 
943 112 511

Oharra

OHAR GARRANTZITSUA

Herri administrazioei zuzendutako fakturazio elektronikoaren arloan arau berriak jarriko dira indarrean, 2014ko abenduaren 1eko 632/2014 Foru Agindua onartu izanaren ondorioz (GAO, 234 zk., 2014-12-9). 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera, pertsona juridiko diren hornitzaile eta kontratistek (besteak beste, sozietate anonimoak, sozietate laboralak eta enpresen aldi baterako batasunak) formatu elektronikoan aurkeztu beharko dituzte 5.000,00 €-tik gorako fakturak.

Era berean, aldaketa handiak gertatuko dira egoitza elektronikoaren atal honetan: Gipuzkoako faktura elektronikoen sarrera puntu orokor bihurtuko da. Sarrera puntu horrek zerbitzua emango die Gipuzkoako Foru Aldundiari, bere organismo autonomoei, udalei eta Gipuzkoako beste entitate publiko batzuei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza emango die enpresei, sistema berrira ahalik eta modu erosoenean egokitzeko.