Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa

Hizkuntzak:

Zerbitzuak eta tramiteak Interneten. Ogasun eta Finantza Departamentua. Egoitza elektronikoa

AUTOLIKIDAZIO PROPOSAMENA

 

Zerbitzu honi buruzko informazioa

Egiazta ezazu proposamenik jaso ote duzun eta, hala bada, eman adostasuna, urrats errazen bidez, ordenagailutik mugitu gabe.

Begira ezazu proposamenik prestatu dizugun edo ez, eta baiezkoan, eskura ezazu.
Proposamenarekin ados bazaude, onartu ezazu, eta eskuratu onarpenaren frogagiria.

Aldaketak sartu ditzakezu proposamenaren emaitzan, etxebizitzak edo lokalak errentan emateagatik lortutako etekinak edo dohaintzengatik, kuota sindikalagatik edo etxebizitza alokatzeagatik aplikatutako kenkariak aldatuz. Aldaketa egin eta gero, proposamen berria onartu dezakezu.
Proposamenaren emaitza aldatu dezakezu, edozein kontzeptutan sartuz aldaketak. Horretarako, aurrenik proposamena jaitsi behar duzu ZergaBidea web plataforma berrian (pasahitz operatiboarekin, B@kQrekin, ziurtagiriarekin, edo BESTE SARBIDE BATZUK apartatuan sortutako erabiltzailearekin), eta gero aitorpena internet bidez aurkeztu.

Onarpenaren frogagiria proposamena onartu ondoren eskuratzen da. Beste une batean nahi baduzu eskuratu, hemendik egin dezakezu.
Proposamena postaz ez jasotzeko eskatu dezakezu, internet bidez eskura daitekeelako. Orobat, posible duzu adieraztea proposamena postaz jaso nahi duzula, lehenagotik postaz ez jasotzea aukeratu baldin bazenuen.

Gogoan izan zerbitzu honetan sartzeko beste modu bat internet bidezko zerbitzu eta tramiteen ataria dela, Gipuzkoataria deiturikoa, pasahitz operatiboa edo ziurtagiri digitala erabilita.

Zerbitzuak eta tramiteak internet bidez egiteko aplikazioak sistema segurua erabiltzen du beti. Erabiltzailearen eta atariaren artean transmititzen den informazioa zifratzeko balio du. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, begiratu hemen: pribatutasun politika eta zerbitzari segurua.

Webgune honi buruzko lege informazioa:

Gipuzkoa.net atariaren logotipoa