Gipuzkoako zergadunei zuzenduta dago zerbitzua.
Errenta aitorpena egiteko unean laguntze aldera, zure datu fiskalak bidaltzen dizkizugu posta arruntez (sarrerak, gastuak, atxikipenak,...), Foru Ogasunean azken zerga ekitaldiari buruz dagoen informazioaren arabera.
Gipuzkoako Foru Ogasunaren datu baseetan sartuta ez dauden pertsonek (Gipuzkoako zergadun gisa ageri ez direnek) ezin dute web zerbitzu hau erabili. Gure bulegoetan eskuratu dezakete zerga informazioa.
Gogoan izan gure bulegoetan ere eskuratu dezakezula zerga informazioa. Hala aukeratuz gero, utzi interneteko zerbitzu hau eta hurbildu zuzenean gure bulegoetara. Bulegoak: Donostia (Errotaburu eta Okendo), Irun, Tolosa, Azpeitia, Bergara eta Eibar.
Zerbitzu eta tramite aurreratuak internet bidez egiteko web ataria da Tramiteak Online. Barruan sartzeko, erabiltzaileak bere burua identifikatu behar du pasahitza , Bakq, Bak edo ziurtagiri elektronikoa erabilita. Hainbat modu daude errenta aitorpenean erabiliko den zerga informazioa eskuratzeko:
Nola eskatu behar da zerga informazioa?
Nahikoa da esaten diren urratsak egitea eta zure IFZ eta izen-abizenak ematea.
Nola lortzen da zerga informazioa?
Posta arruntez bidaliko dizugu zure zerga helbidera, Postetxeko entrega epeen barruan.
Interesatua zerga ondorioetarako kokatzeko Foru Ogasunak kontuan hartzen duen helbide edo tokia da zerga helbidea. Pertsona fisikoen kasuan, ohiko bizilekua izaten da zerga helbidea. Helbidea aldatzen badu, interesatuari dagokio Foru Ogasunari aldaketaren berri ematea, datu baseetan beti oraingoa ager dadin.