Errenta aitorpena egiteko unean laguntze aldera, zure datu fiskalak bidaltzen dizkizugu posta arruntez (sarrerak, gastuak, atxikipenak,...), Foru Ogasunean azken zerga ekitaldiari buruz dagoen informazioaren arabera.
Ematen den informazioa Gipuzkoako Foru Ogasunean dagoen informazioa da, errentak ordaintzen dituzten pertsonek edo entitateek gaur arte jakinarazitakoa. Gogoan izan emandako informazioak akatsak izan ditzakeela edo datuak falta daitezkeela. Horregatik, ematen dugun informazioak ez du Foru Ogasuna lotzen. Zure aitorpena berrikusi behar izatekotan, datu guztiak hartuko ditu kontuan Ogasunak, oraingo datuak eta etorkizunekoak.
Datu pertsonaletan aldaketak izan badira, horiek ez dira kontuan hartu aurreko urteko abenduaren 31tik aurrera aldatu direnean.
Zenbait kasutan gerta daiteke ematen dizugun informazio ekonomikoa ez etortzea bat zuk daukazunarekin. Bi egoera gerta daitezke:
Zer egin horrelako kasuetan?