Egin jauzi orri honen eduki nagusira
Ongi etorria Gipuzkoako Foru Aldundiaren Online Laguntza Informatikorako Zerbitzura.
Online Laguntza Informatikorako Zerbitzua gure webgunean nabigatzen lagunduko dizun Gipuzkoako Foru Aldundiaren txata da. Era berean, laguntza programak edo gune horretako bestelako tresnak nola deskargatu eta instalatzeari buruzko informazioa eskaintzen du.
Teknikari informatikoek haien pantailetan ikus ditzakete ordenagailuan abian jarrita dituzun aplikazioak, eta interneten nabigatu zurekin batera; aplikazio saio bera konpartitzen dute, eta dena denbora errealean gertatzen da. Horrela, ondoko gaien inguruko zalantzak argitu eta arazoak konpon ditzakezu:
Gure teknikariekin harremanetan jartzekotan, gutxieneko beharkizun hauek bete behar dituzu:
Softwarea
Konexioa
Orokorrean:
Astelehenetik ostegunera: 8:00 - 17:00
Ostiraletan: 8:00 - 15:00
Abuztua eta irailean:
Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00
Data bereziak:
Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 20:00:
ONLINE LAGUNTZA INFORMATIKORAKO ZERBITZUA zerbitzuaren bitartez gai informatikoei buruzko galderak bakarrik egin daitezke.
Zerga kontsultak egin nahi badituzu Departamentuaren webgunearen bitartez egin ahal izango duzu, bai eta informazio orokorreko telefonoaren bitartez ere.
Zerbitzuak eta tramiteak internet bidez egiteko aplikazioak sistema segurua erabiltzen du beti. Erabiltzailearen eta atariaren artean transmititzen den informazioa zifratzeko balio du. Xehetasun gehiago hemen: pribazitate politika eta zerbitzari segurua.