Ziurtagiri digitala segurtasun handiko autentifikazio sistema elektronikoa duzu. Txartel bat du euskarri gisa, eta barruan daraman txipak eragiketak egin ditzake pertsona bakoitza sinadura elektronikoa delakoaren bidez identifikatzeko. Era horretan, Foru Ogasunak eta hiritarrak elkarren ezagutza hartu dezakete, zerbitzuak pertsonalizatu egiten dira, eta posible da tramiteak bide elektronikoz egitea interesatua aldundiaren bulegoetara joan behar izan gabe.
Ziurtagiri digitala erabili ahal izateko, beharrezkoa da txartel-irakurgailu bat edukitzea eta berariazko softwarea instalatzea. Ogasunatarian sartuz gero, informazio gehiago eskura dezakezu ziurtagiri digitalari buruz.