Pasahitza Zerga Administrazioarekiko harremanetarako balio duen autentifikazio sistema da, Gipuzkoako Foru Aldundiak garatu duena. Atariak pertsona bakoitza modu elektronikoz identifikatzea ahalbidetzen du. Era horretan, Foru Ogasunak eta hiritarrak elkarren ezagutza hartzen dute, zerbitzuak pertsonalizatu egiten dira, eta posible da tramiteak bide elektronikoz egitea interesatua aldundiaren bulegoetara joan behar izan gabe.
Pasahitzak bi osagai ditu: batetik, identifikazio zenbakia eta, bestetik, ezkutuko bi gako, interesatuari kartazal itxian ematen zaizkionak. Gako guztiak numerikoak dira eta, beraz, zure identifikazio zenbakia eta zure IFZ berdinak baldin badira, identifikazio zenbakia letrarik gabe idatzi beharko duzu.
Ogasunatarian sartuz gero, informazio gehiago eskura dezakezu pasahitzari buruz.