Nazioarteko Poesia Sariak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren egitekoa da, beste batzuen artean, honako hau: askotariko kultur eta arte adierazpenak lantzen, zaintzen eta zabaltzen dituzten entitate eta sortzaileei laguntzea. Xede orokor horren barruan, bereziki lortu nahi da Gipuzkoan erreferente izan diren sortzaileen oroimena denboran zehar gordetzea, eta, era berean, jendeak sormen lanak egiten jarrai dezan sustatzea, horretarako, sortzaile berriei behar duten laguntza emanez. Ildo horri jarraituz Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, nazioarteko izaera duten eta bi urtez behin egitekoak diren bi sari sortu ditu, bi poeta gipuzkoar haundiren izenak daramatzatenak, Gabriel Celaya (1911-1991) eta Xabier Lete (1944-2010).

Gabriel Celaya sariaren irabazleak:

  • 1. edizioa: Miguel Sánchez Robles: Treinta maneras de mirar la lluvia
  • 2. edizioa: Jose Manuel Martín Portales: Patio interior
  • 3. edizioa: Sergio García Zamora: Diario del buen recluso
  • 4. edizioa: Jose Maria Zonta: Al este de la mariposa. Antología de poesía rumana
  • 5. edizioa: Angélica Morales: Mi padre cuenta monedas
  • 6. edizioa: Luisa Isabel García Meriño: Hijas de las perras negras

Xabier Lete sariaren irabazleak:

  • 1. edizioa: Karlos Linazasoro: Ezer gehiago behar gabe
  • 2. edizioa: Luis Garde: Eremuen birkalifikatzea
  • 3. edizioa: Asier Serrano: Linbotarrak
  • 4. edizioa: Juanjo Olasagarre: Ia hemen
  • 5. edizioa: Jon Gerediaga: Natura berriak
  • 6. edizioa: Nerea Arrien: Zoonomia