Arizmendi Ikastolak, aisialdiko udalekuak antolatzen ditu bere ikasleentzat. 12 txanda desberdin. HH5 urteko ikasleak dira gazteenak eta DBH 4. mailakoak zaharrenak. Udalekuak herri desberdinetan antolatzen ditugu. Gipuzkoan, Nafarroan eta Bizkaian. Naturaz gozatzeko udalekuak dira, lagun berriak egiteko eta euskaraz ondo pasatzeko asmoz. Bertan ekintza desberdinak burutzen ditugu, mendi irteerak, olinpiadak, herria ezagutzeko ginkanak, erreketan bainatu, igerilekura joan, eskalada, arroila jeitsierak. Bertan lan egiteko ezinbestekoa da, Arizmendi Ikastolako ikasle ohi edo ikasle izatea.