Kosta ala Kosta udaleku ibiltaria izango dugu, uztailaren 7tik 14ra. Abentura hau Arrasaten hasi eta Gipuzkoako mendiez disfrutatuz, Mutrikuko kostara iritsiko gara. Zaintza izango da ardatz nagusia eta baita naturaz gozatzeko aukera aparta ere. Adin honetako taldea honakoa da: - KOSTA ALA KOSTA (DBH 3-4 + BATXI) , 14-18 urte bitartekoak ( 2006, 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak) 330euro / 20 plaza