Historia |
1935 urteko udaran hasi zen argitaratzen Tolosan, I. Lopez Mendizabal'enean. 1936ean desagertu zen. Euskara hutsez argitaratu zen eta haurrei zuzenduta zegoen; testuak, denbora-pasak eta historiotxoak zituen. TBOren eredua jarraitu zuen. Izan ere, orduko argitalpen horren istorioak euskaratuak editatu zituen; horretarako Mendizabalek Bartzelonako TBO argitaletxearen baimena lortu zuen kosturik gabe, eduki asko egokitu ziren edo jatorrizko besteak jorratu. Jhon Zabalo (Manchester, 1892-Londres 1948), Txiki, bertan aritu zen.
|