es eu
Nola aurkitu ditzaket bilatu nahi ditudan materialak?

Informazioa digitalizatutako argitalpenen aurkibidean edo data search bat eginez (urtea, hilabetea, eguna, edo data artean) aurkitu daiteke.

Hemerotekako fondo guztiak al daude web orrian?

Ez. Liburutegiko fondoen zati bat bakarrik dago digitalizatuta, eta, horien artean, aurkituko dituzu erabat digitalizatuta dauden argitalpenak zein zati batean digitalizatuta daudenak. Beste euskarrietan lortu nahi izanez gero (papera, mikrofilm, mikrofitxa, DVD), joan zaitez Liburutegira eta hor kontsultatu ahal izango dituzu.

Zer nolako bilaketak egin ditzaket fondo digitalizatuetan?

Egunkariaren titulua, urtea, hilabetea edo eguna kontuan hartuz nabiga dezakezu. Alea bera falta denean, hutsegitearen arrazoia ematen da, hau da: egun horretan ez zen argitaratu edo gure bilduman ez dago. Urte bateko, hilabete bateko (urtea eta hilabeta), eta egun bateko (urte, hilabetea eta eguna) search ere egin daikete, baita daten arteko search ere (urtea, hilabetea edo eguna elkartuta). Zeinu hau (ocr) ageri den argitalpenetan digitalizatutako edozein orriko edozein hitz bila dezakezu, eta hitz hori duten testu guztiak eskuratu ahal izango dituzu.

Zer nolako irudiak aurki ditzaket, eta zer egin behar dut horiek jaisteko?
  • Jpg formatuan dauden irudiak: besterik adierazi ezean, egunkaria ikusten duzunean ageri den formatua da. Argitalpena, orrialdez orrialde kontsultatu eta jaisteko aukera ematen dizu.
  • Pdf formatuan dauden irudiak: bisorean ageri den pdf ikonoan klik eginez gero, ale guztia ikusi ahal izango duzu. Acrobat ikonoan klik eginez ere jaitsi ahal izango duzu.
  • Tiff formatuan daudenak: Kalitate gehiagoko irudiak dira. Eskuratzeko, lehenik eta behin Liburutegiari eskatu egin behar da:
Zer erabilpen baldintza dituzte irudiek?

Irudien erabilpena Creative Commons lizentzian oinarrituta dago. Horren bidez, edukiak kopiatu, banatu eta publikoki ezagutzera eman daitezke, hala nola, lan eratorriak egin, betiere modu zehatzean adieraziz edukiaren egilea nor den, eta edukia aldatuko balitz, hasierako lizentzia berdinarekin, bakarrik, banatzekotan.

Irudien jatorria honela adieraziko da:

Koldo Mitxelena Liburutegiaren jatorrizko irudia (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Ba al dago kontsultak edo iradokizunak egiteko postontzirik?

Bai. Kontsultak edo iradokizunak egin ditzakezu Koldo Mitxelena Liburutegia - Kontsultak