ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Lege-oharra

COPYRIGHT

© Gipuzkoako Batzar Nagusiak - Juntas Generales de Gipuzkoa

 

"www.bngipuzkoa.org" izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Gipuzkoako Batzar Nagusiek dauzkate.

 

Kontrakorik adierazi ezean, erreproduzitzea baimentzen da, betiere iturria aipatzen bada.

 

Erabiltzaileak elementu guztiak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu, erreproduzitu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, baldin eta jatorrizko testuingurua errespetatzen bada eta edukiak aldatzen ez badira.

 

Testu- edo multimedia-datuak (soinuak, irudiak, programak eta abar) erreproduzitzeko aurretiko baimena behar den kasuetan, baimen horrek lehen aipatutako baimen orokorra baliogabetuko du, eta erabiltzerakoan egon daitezkeen mugak adieraziko ditu.

 

 

ERANTZUKIZUNA

Web honen bitartez Gipuzkoako Batzar Nagusiek jendaurrean jarri nahi dute batzarkide taldeen ekimenei buruzko informazioa, bai eta erakundeari eta bere administrazioari buruzko informazio orokorra ere.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek ahalegin guztiak egingo dituzte informazio hori eguneratua eta zehatza izan dadin. Hala ere, gerta daiteke web-era sartzerakoan akatsak egotea, edo web-aren edukia ez egotea behar bezala eguneratua. Horrelakoetan, akatsak ahalik eta azkarren konpontzen edo edukiak eguneratzen saiatuko gara.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek ez dute inolako erantzukizunik orri hauen edukiaren zer-nolakoan. Izan ere, honelakoa da eduki hori:

 

  • Informazio orokorra ematen du soilik.
  • Informazioak ez du zertan zehatza, osoa edo eguneratua izan.
  • Ez du aholkularitza profesionalik edo juridikorik emango (mota horretako galderarik egin nahi izanez gero, jo beti Batzar Nagusietako administrazioko zerbitzu teknikoetara).

 

Web honen edukiak ez du legezko izaerarik. Beraz, ezin izango da oinarritzat hartu inolako eskabiderik edo administrazio-errekurtsorik aurkezteko.

 

Akats teknikoek ahalik eta arazo gutxien sortzea nahi da. Gerta daiteke, hala ere, gure orrietan dauden datu edo informazio batzuk fitxategi edo formatu akastunetan sortuak izatea. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu horrelako arazoren baten ondorioz gure zerbitzua ez denik etengo edo kaltetuko.

 

Erabiltzailearen ardurakoak izango dira bai web-era sartzea bai bertan dagoen informazioa erabiltzea. Web-era sartzeak edo informazioa erabiltzeak ondorioak edo kalteak sortuta ere, Gipuzkoako Batzar Nagusiek ez dute inolako erantzukizunik izango, beren eskumenak erabiltzerakoan jarraitu behar dituzten legezko xedapenek agindutakoak izan ezik.

 

Web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako loturen konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik ere ez dute beren gain hartzen Gipuzkoako Batzar Nagusiek.

 

Nolanahi ere, erantzukizunetik salbuesteko klausula honen helburua ez da indarrean dauden arautegietan ezarritakoaren aurka joatea erakunde honen erantzukizuna mugatzeko.

 

 

COOKIE POLITIKA

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

 

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

 

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

 

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

 

 

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

 

  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.

ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.