ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Administrazio-zerbitzuak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

e-faktura

Egin daitezkeen ekintzak:

FAKTURA ELEKTRONIKOA

Paperezko fakturaren baliokide funtzional bat da. Hornitzaileek eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek balioztatua daukaten egiaztagiri batekin era digitalean sinatutako fakturak (edo dokumentu analogoak) igortzen dira, bitarteko elektronikoen bidez (fitxategi informatikoak) edo bitarteko telematikoen bidez (ordenagailu batetik bestera).

 

 

Faktura elektronikoaren formatua

Gipuzkoako Batzar Nagusiek faktura elektronikoak onar ditzaten, bi betekizun bete behar dira. Batetik, hornitzaileak Facturae formatua erabili behar du, 3.2 bertsioa. Bestetik, bidalketa bitarteko elektronikoen (fitxategi informatikoak) edo bitarteko telematikoen bidez egin behar da (ordenagailu batetik bestera), balioztatutako egiaztagiriekin era digitalean sinatua.

 

Facturae formatuaren bertsioei buruzko informazioa helbide hauetan dago:

 

www.facturae.gob.es/formato/Paginas/formato.aspx

 

sedeaplicaciones2.minetur.gob.es/FacturaE/

 

 

Sinadura elektronikoaren formatua

Sinadura elektronikoaren formatua XML-Advanced Electronic Signatures (XAdES), ETSI TS 101 903 espezifikazioaren araberakoa izango da.

XAdES 1.2.2. eta 1.3.2. bertsioak erabili ahal izango dira. Sinadurak luzapen hauek eduki ahal izango ditu: XAdES-EPES edo XAdES-XL.

 

 

Paperezko fakturak

5000 eurotik beherako fakturak paperean bidal daitezke, baina sistema elektronikoa erabiltzea gomendatzen dugu.

 

Paperezko fakturak helbide honetan eskura eman behar dira edo posta arruntez bidali behar dira: Gipuzkoako Batzar Nagusietako Aurrekontu eta Kontabilitate Zerbitzua, Miramon pasealekua 164, PK 20014, Donostia. Gipuzkoako Batzar Nagusien iritziz faktura bat ez dagokionean ordaintzea, Gipuzkoako Batzar Nagusiek hornitzaileari itzuliko diote faktura, eta zer arrazoiengatik itzuli duten adieraziko diote. Posta arruntez itzuliko da faktura, hornitzailearen helbidera.

 

 

FAKTURAZIO ELEKTRONIKOA NOIZ DEN DERRIGORREZKOA

2015eko urtarrilaren 15etik aurrera Gipuzkoako Batzar Nagusiei 5000 eurotik gorako fakturak igortzen dizkion hornitzaile orok formatu elektronikoak bidali beharko dizkio derrigorrez. Fakturaren bat formatu elektronikoan aurkezteko beharra izan duten hornitzaileek, aurrerantzean, ondasun eta zerbitzu oro ematerakoan faktura elektronikoa erabili beharko dute, alegia, zenbatekoa 5000 eurotik beherakoa izan arren.

 

Araudia (PDF 168 KB)

 

 

NOLA EGIN FAKTURA ELEKTRONIKO BAT

Facturae formatuko fakturak sortzeko era askotako aplikazioak daude.

 

EAEko foru-aldundiek ef4ktur programa eskaintzen diete dohain bere hornitzaileei. ef4ktur programaren bidez fakturak faktura elektronikoaren bidez igorriko dituzte, modu erraz eta erabilgarrian, enpresek haien artean edo euskal administrazioekin lan egiterakoan.

 

ef4ktur enpresa txiki eta ertainentzako eta mikroenpresentzako da, bai eta langile autonomoentzako ere. Enpresek dituzten sistema informatikoetan txertatu ahal izateko moduan diseinatu da programa eta bere lizentziak eta iturri-kodearen sarbideak. Eta gardentasuna bermatzeko moduan ere diseinatu da. Arrazoi horregatik, eta erabiltzaileak zerbitzu hau erabili ahal izan dezan laneko edozein ingurune duela ere, ef4ktur bateragarria da Windows, Linux eta Mac-arekin.

 

ef4ktur deskargatzea

ef4ktur dohain deskargatzen da programa banatzeko eta bere euskarri izateko gaitu den web-orri honetatik:

 

www.ef4ktur.com

 

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietara faktura elektronikoak bidaltzeko derrigorrezko informazioa

  • IFK: S2033001E
  • DIR3 (unitate guztiak): I00000282

Xehetasun gehiago

 

 

 

FAKTURA ELEKTRONIKOA NOLA BIDALI

Zenbait aukera daude:

 

ef4tur bidez

ef4ktur programa erabiltzea gomendatzen dugu. Esanda bezala, doakoa eta librea da, eta programatik bertatik bidal daitezke fakturak azkar eta erraz. Faktura sinadura elektronikoz sinatu eta gero, ef4ktur programarekin hornitzaileak automatikoki bidal diezaieke Gipuzkoako Batzar Nagusiei. Zerbitzuak faktura jaso duenean, igortzaileari erantzungo dio faktura ondo jaso duela esanaz.

 

 

Web-orri honen bidez

Faktura elektronikoak bidaltzea

 

 

Beste bide hauek erabiliz ere bidal daitezke faktura elektronikoak Batzar Nagusietara

URL helbide hau duen web-zerbitzura deituz, protokolo seguru baten bidez:

 

https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/HACI/HFAFacturaElectronicaWEB/services/FacturaElectronicaService

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren FAKTUREN SARRERA PUNTU OROKORretik bidaliz faktura:

 

https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/HACI/HFAPortalProveedorWEB/contratacionPublica.do?enviarFactura

 

 

HORNITZAILEEK KONTSULTAK NOLA EGIN: FALTURA BATEN EGOERA

Kontsultak egiteko zerbitzu honetan Gipuzkoako Batzar Nagusietara bidalitako fakturen egoeraren berri jaso daiteke.

 

Zerbitzu hori erabiltzeko, hornitzaileak "Fakturen egoera kontsultatu" atalean horretarako prestatutako formularioa erabili behar du. Faktura unibokoki identifikatzen duten datuak sartu behar dira, hornitzaileak bakarrik izateko kontsulta egiteko aukera.

 

Fakturen egoera kontsultatu

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.