ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

Urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela eta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek hurrengo erakunde-adierazpena onartu dute:

Con motivo del Día Mundial Contra el Cáncer de Mama, que se celebra el 19 de octubre, las Juntas Generales de Gipuzkoa han aprobado la siguiente declaración institucional:

 

Bularreko minbizia duten pertsonekiko elkartasuna

Solidaridad para con las personas que padecen cáncer de mama

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiak bat datoz egun honetako goiburuarekin: "Ez zaude bakarrik, bularreko minbiziaren aurrean". Etxekoen euskarria, osasun sistemaren laguntza, Katxalin eta Minbiziaren aurkako Elkartearen babesa eta gizartearen elkartasuna dira gaitz horrek harrapatzen dituen pertsonak, batez ere emakumeak, ez daudela bakarrik adierazten duten ezaugarriak. Elkartasuna agertzeko, Batzar Nagusiek elkarketa egingo dute urriaren 19an, eguerdiko 12:00etan eta gonbitea egiten diete gipuzkoarrei bertaratzeko edo herriz herriko ekitaldiekin bat egiteko.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa comparten el lema de este día: "Ante el cáncer de mama, no estás solo-a". Lo que muestra que las personas que padecen esa enfermedad, en especial las mujeres, no están solas es el amparo de la familia, la ayuda del sistema sanitario, el apoyo de Katxalin y de la Asociación Contra el Cáncer, y la solidaridad de la sociedad. Las Juntas Generales, a fin de mostrar su solidaridad, realizarán una concentración el día 19 de octubre a las 12:00, e invitan a la ciudadanía de Gipuzkoa a participar o a sumarse a los actos de cada municipio.

 

Halaber, aipatutako goiburu hori guztiontzako dei bat dela ikusten dute Batzar Nagusiek: emakume eta gizon hauek ez ditugu utzi behar, beren kasa konpon daitezen. Osasunaren aldeko eta gaitzaren aurkako beren borroka, biziaren aldeko borroka da. Bularreko minbizia daukatenen bizi nahiak mugiarazi behar gaitu oraindaino bezala. Indartsua da bizi nahia eta pertsona hauek ez daude bakarrik borroka horretan.

Así mismo, las Juntas Generales observan que el citado lema es un llamamiento para todas y todos: no podemos dejar solas a estas mujeres y hombres y abandonarlas a su suerte. Su lucha a favor de la salud y contra la enfermedad es una lucha a favor de la vida. El afán por vivir de quienes padecen cáncer de mama nos tiene que hacer movilizarnos, como hasta ahora. El deseo por vivir es fuerte, y estas personas no están solas en esa lucha.

 

Batzar Nagusiek goraipatu eta eskertu egin nahi dute, batik bat, Katxalin elkartearen ahalegina eta sostengua eta Minbiziaren aurkako Elkartearen lana. Gipuzkoarron eta jende ororen gizatasuna neurtzen duen galbahea da gaitz hau duten pertsonei lagun egitea. Kontzientzia eta jarrera osasungarri hau azpimarratzeaz batera, Batzar Nagusiek gipuzkoarrei eskatzen diete eta, bereziki, osasunaz arduratzen diren erakunde eta profesionalei, jarraitzeko elkartasuna era eraginkorrean eskaintzen.

Las Juntas Generales elogian y agradecen, en especial, el esfuerzo y el apoyo de la asociación Katxalin y el trabajo de la Asociación Contra el Cáncer. Acompañar a las personas que padecen esta enfermedad es lo que mide la calidad humana de toda la ciudadanía de Gipuzkoa y de toda la gente. Las Juntas Generales, además de subrayar esa conciencia y esa actitud, instan a la ciudadanía guipuzcoana, y en especial a instituciones y profesionales que se responsabilizan de la salud, a continuar ofreciendo solidaridad de manera efectiva.

 

Bestetik, Batzar Nagusiek begirada zabaldu nahi dugu Gipuzkoatik haratago: Osasunaren Munduko Erakundeak dio 1.670.000 kasu berri diagnostikatu zituztela 2012an baina herrialde pobretuetako emakumeengana ez direla heltzen osasun-aurrerapenak. Datu bat, minbiziak eta abarrak medio, zer gertatzen den ohartzeko: 20 urtetik 60 urte arteko emakumeetan, herri aberastuetan, emakumeen %6k dauka gazterik hiltzeko arriskua; herri pobretuetan, %42k. Erakunde honek gipuzkoarrei esan nahi die emakume askoren osasun-premiek ere elkartasuna eskatzen digutela.

Por otra parte, las Juntas Generales deseamos ampliar la perspectiva más allá de Gipuzkoa: la Organización Mundial de la Salud manifiesta que en 2012 diagnosticaron 1.670.000 casos nuevos, pero que los avances sanitarios no llegan a las mujeres de países empobrecidos. Un dato hace que nos percatemos de lo que ocurre a causa de cánceres y otras enfermedades. En los países enriquecidos, en mujeres entre 20 y 60 años, el 6% de las mujeres tiene peligro de fallecer prematuramente; en los países empobrecidos, el 42%. Esta institución desea manifestar a todas y todos los guipuzcoanos que las necesidades de salud de muchas mujeres requieren nuestra solidaridad.

 

Azkenik, Batzar Nagusiek Osakidetzaren garrantzia azpimarratzen dute. Gu, Gipuzkoa eta Euskadi, Europako alderdi hau, lehen mailan gaude. 20 urte da Osakidetzak bularreko minbiziari heldu ziola, aldez aurreko osasun zainketa bultzatuz eta bitartekoak jarriz. Gipuzkoako 101.000 emakumeri zuzendutako programa du bularreko minbizia antzemateko. Erakunde honek froga horiek egitera animatzen ditu emakumeak eta Osakidetza, gaitza antzeman, aurrea hartu eta artatzeko lana eten gabe hobetzen jarrai dezan. Izan ere, osasun politika hau, euskal gizartearen ispilua ere bada, giza duintasunaren eta justiziaren alderdi bat delako kalitatezko osasun zerbitzua eratu, garatu eta unibertsal egitea.

Por último, las Juntas Generales desean destacar la importancia de Osakidetza. Aquí, en Gipuzkoa y Euskadi, en esta parte de Europa, estamos en primera línea. Hace 20 años que Osakidetza abordó el problema del cáncer, impulsando y poniendo medios en el cuidado sanitario previo. Cuenta con un programa de detección del cáncer dirigido a 101.000 mujeres de Gipuzkoa. Esta institución anima a las mujeres a realizarse las pruebas, y a Osakidetza a seguir en esa línea de mejora continua en la detección, prevención y tratamiento. Esta política sanitaria también es reflejo de la sociedad vasca, porque constituir, desarrollar y universalizar un servicio de salud de calidad es un aspecto de la dignidad humana y de la justicia.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.