ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

BATZAR NAGUSIETAKO PRESIDENTEAREN ADIERAZPENA EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA GAITZESTEKO, DONOSTIAN IZANDAKO ERASO AHALEGINA DELA ETA

DECLARACIÓN DE RECHAZO DE LA PRESIDENTA DE LAS JUNTAS GENERALES A LA VIOLENCIA CONTRA LA MUJER, A RAÍZ DEL INTENTO DE AGRESIÓN EN DONOSTIA

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak, Eider Mendozak, argi eta garbi gaitzesten du Donostian asteburuan izandako eraso ahalegin matxista, eta elkartasuna eta babesa agertzen dizkie eraso ahalegina jasan duen emakumeari eta haren senide eta gertukoei.

La presidenta de las Juntas Generales de Gipuzkoa, Eider Mendoza, muestran su más rotundo rechazo del intento de agresión machista cometido este fin de semana en Donostia, y traslada su solidaridad y apoyo a la mujer que la ha sufrido, así como a sus familiares y personas allegadas.

 

Batzar Nagusietako presidenteak emakumeen eta beren familia-ingurunearen aurkako indarkeriaren agerpen guztiak gaitzesten ditu. Lehen mailako arazotzat jotzen dugun indarkeria matxista da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasun bidegabeen agerpenik larriena eta berauen arteko botere-harremanetan du jatorria, emakumeak mendean mantentzeko helburua duelarik.

La presidenta de las Juntas Generales rechaza toda manifestación de violencia contra las mujeres y su entorno familiar. La violencia machista es la más grave manifestación de las injustas desigualdades existentes entre mujeres y hombres, se trata de un problema de primer nivel, derivado de relaciones de poder y cuyo objetivo es mantener el sometimiento de las mujeres.

 

Erakunde honetako presidenteak herritarrei eskatzen die har ditzatela konpromiso pertsonal eta kolektiboak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde. izan ere, arazo kolektiboa da, guztiona, eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea, emakume zein gizonei, herritarrei, elkarteei eta erakundeoi dagokigu erantzutea. Era berean, lehendakaritza honek konpromisoa hartzen du Gipuzkoako Batzar Nagusietan berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako edozein erasori aurre egiteko lanari eusteko eta gainerako erakundeei eskatzen die lidergoa har dezaten indarkeria matxistarik gabeko Gipuzkoa eraikitzeko eginkizunean, lan horri eusteko konpromisoak hartuz, bakoitzak bere esparruan.

La presidenta de esta institución solicita a la ciudadanía que adopte un compromiso personal y colectivo a favor de la igualdad entre mujeres y hombres, y que reaccione ante cualquier expresión de violencia contra las mujeres, puesto que se trata de un problema colectivo, de todos y todas, y nos corresponde a todos y todas, mujeres y hombres, ciudadanía, asociaciones e instituciones, la responsabilidad de hacer frente a la violencia machista. Asimismo, esta presidencia adopta el compromiso de seguir trabajando desde las Juntas Generales de Gipuzkoa a favor de la igualdad, y en contra de cualquier expresión de violencia contra las mujeres, e insta al resto de instituciones a asumir el liderazgo en la labor de construir una Gipuzkoa sin violencia machista, adoptando, cada una en su ámbito, compromisos para llevar a cabo dicha tarea.

 

Batzar Nagusietako presidenteak indarkeria matxistaren biktima izan den emakumeari beharrezko laguntza, baliabide, zerbitzu eta babesa emateko eskumena eta zeregina duten erakundeei eta elkarteei eskatzen die har ditzatela egokiak diren neurriak. Halaber, eraso honen egilea epailearen aurrera eramateko ikerketak ohiko arretaz egitera deitzen die Herrizaingo eta Justizia arduradunei.

La presidenta de las Juntas Generales insta a las instituciones y asociaciones competentes y que tienen el cometido de prestar la ayuda, recursos, servicios y apoyo necesarios a la mujer que ha sido víctima de la violencia machista a aplicar las medidas oportunas. Asimismo, insta a los responsables de Interior y de la Justicia a que lleven a cabo sus investigaciones con la diligencia habitual.

 

Indarkeria matxistak jatorri estrukturala duen heinean, arazo honi erantzun eta aurre egiteko neurriek ere integralak izan behar dute. Erronka pertsonen arteko harremanak berdintasunean oinarritzea da.

En la medida en que la violencia machista tiene origen estructural, las medidas para hacerle frente y darle respuesta han de ser también integrales. El reto es que las relaciones entre las personas se basen en la igualdad.

 

Horregatik dei egiten dut Batzar Nagusien bidez pertsonen sozializazioaren prozesuei diziplina anitzeko esparruetatik heltzeko, erakunde publikoetatik emakume eta talde feministekin elkarlana eraikiz.

Por ello realizo un llamamiento a través de las Juntas Generales para atender los procesos de socialización de las personas desde ámbitos multidisciplinarios, cristalizando la colaboración con las mujeres y el movimiento feminista desde las instituciones públicas.

 

Azkenik, dei egiten diet eraso ahalegin hau gaitzetsi eta elkartasuna adierazteko erakundeek, emakume mugimenduek, talde feministek eta gainerako gizarte eragileek deitu eta babestuta egingo diren mobilizazioetan parte har dezatela, indarkeria matxistari ezezkoa esan eta parekidetasunaren aldeko hautua guztiok gure egunerokoan egin dezagun, norbanako zein kolektibo gisa, eta erakunde zein gizarte mailan.

Por último, hago un llamamiento a la ciudadanía guipuzcoana para que participe en las movilizaciones convocadas y apoyadas por instituciones, movimiento de mujeres, grupos feministas y demás agentes sociales, para mostrar su rechazo a la violencia machista y optar todos y todas en nuestra vida cotidiana por la paridad, tanto a título personal como colectivo y también a nivel institucional y social.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.