ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

ERAKUNDE-ADIERAZPENA EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL EN RELACIÓN CON EL DÍA INTERNACIONAL CONTRA LA VIOLENCIA HACIA LAS MUJERES

 

Begirada berria emakumeen aurkako indarkeriari.

Una nueva mirada hacia la violencia contra las mujeres.

 

Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek honako erakunde-adierazpena onartu dute:

Con motivo del 25 de Noviembre, Día Internacional para la eliminación de la violencia contra las mujeres, las Juntas Generales de Gipuzkoa han aprobado la siguiente declaración institucional:

 

Batzar Nagusiek berriz azpimarratzen dute indarkeria mota honen izaera estrukturala eta gure konpromisoa agertzen dugu emakumeen aurkako indarkeriatik libre egongo den gizarte baten alde. Era berean, nazioarteko zuzenbide-esparruarekin bat etorriz, berresten dute badagoela loturarik genero-arrazoiek eragindako bazterkeriaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren artean. Emakumeen aurkako indarkeriak eragindako biktimei eta hartatik bizirik irtendakoei laguntza-zerbitzua bermatzea ez ezik, beharrezkoa ere bada esku-hartzearen plano guztietan jarduketak planteatzea: Prebentzioa, Detekzioa, Arreta, Babesa, Koordinazioa, Justizia, Erreparazioa.

Las Juntas Generales reiteran el carácter estructural de este tipo de violencia y manifestamos nuestro compromiso con la construcción de una sociedad libre de violencia contra las mujeres. Asimismo, en línea con el marco jurídico internacional, reafirman el vínculo existente entre la discriminación por motivos de género y la violencia contra las mujeres. Además de asegurar los servicios de asistencia a las víctimas y supervivientes de violencia contra las mujeres, es necesario plantear actuaciones en todos los planos de la intervención: Prevención, Detección, Atención, Protección, Coordinación, Justicia, Reparación.

 

Emakumeen aurkako indarkeriatik libre egongo den berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko dugun konpromisoa oinarritzat hartuz, emakumeen aurkako indarkeriari ematen zaion erantzunean erreparazio-eskubidea indartzea da gure eginbeharra. Horretarako, eskura izan behar ditugu indarkeriaren eta berorren adierazpide guztien inpaktuak ikusarazten lagunduko duten baliabideak, deslegitimazio soziala xede harturik. Beharrezkoa da ahotsa eta protagonismoa ematea, bai indarkeria matxistaren biktimei bai berorien elkargune diren elkarteei, erreparazio-bideak eskaintzeko egiten dituzten ekarpenak balioetsiz.

En el marco de nuestro compromiso institucional con la construcción de una sociedad igualitaria libre de violencia contra las mujeres, debemos reforzar el derecho a la reparación de las víctimas en la respuesta ante la violencia contra las mujeres. Para ello se hace necesario contar con los medios y recursos que permitan visibilizar todos los impactos de la violencia y todas sus expresiones contribuyendo a su deslegitimación social. Es necesario dar voz y protagonismo tanto a las mujeres víctimas de violencia machista como a las asociaciones en las que se agrupan, valorando sus aportaciones para proponer vías de reparación.

 

Erreparazio honen helburua emakumearen aurkako indarkeriaren biktimak eta bizirik ateratakoak erabat osatzea izan behar da. Hortaz, erreparazio horren barruan sartuko da zerikusia duten zerbitzu eta sistema guztien hobekuntza, azterketa sistematikoaren bidez.

Esta reparación debe tener como objetivo la completa recuperación de las víctimas y supervivientes de la violencia contra las mujeres. Debe incluir, por lo tanto, la mejora de todos los servicios y sistemas implicados a través de su evaluación sistemática.

 

Beraz, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egun honetan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek adierazten dute:

Por tanto, en este marco del Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres las Juntas Generales de Gipuzkoa declaran:

 

Konpromisoa dutela indarkeriak eragindako emakume biktimekiko erreparazio-eskubidearen aitortza eta horri buruzko hausnarketa agenda politikoan edukitzeko erabat osatu eta indarkeriarik gabe bizitzeko eskubideaz baliatu ahal daitezen.

Su compromiso para sostener en la agenda política la reflexión y el reconocimiento del derecho a la reparación de las mujeres víctimas de violencia, para su completa recuperación y para que puedan ejercer su derecho a una vida libre de violencia.

Foru Aldundian eta Udaletan plan eta neurri estrukturalak hedatu eta hobetzea bultzatzeko konpromisoa dutela edo, hala badagokio, abian jarraraztekoa, indarkeria matxistari aurre egiteko, emakumeen kolektiboekin eta kolektibo feministekin batera, bai halaber gizarte zibilarekin eta herritarrekin oro har.

Su compromiso para con promover en la Diputación Foral y en los Ayuntamientos la continuidad de la difusión y mejora o, en su caso, impulsar la puesta en marcha de planes y medidas estructurales para hacer frente a la violencia machista, en colaboración con colectivos de mujeres y feministas así como con la sociedad civil y ciudadanía en su conjunto.

Gizartean aldaketa estrukturala bultzatzeko konpromisoa dutela, hartara herri-erakundeak, komunikabideak, lan-, kultura-, gizarte- eta ekonomia-esparruko eragileak zein gizarte osoarenak inplikatu daitezen.

Su compromiso con el impulso de un cambio estructural en la sociedad, que implique a instituciones públicas, medios de comunicación, agentes del ámbito laboral, cultural, social y económico, así como de toda la sociedad en su conjunto.

Eta Batzar Nagusi hauen ardura, indar politiko guztien eta erakundeen adostasunaren bitartez, beharrezkoak diren baliabideak eskura izan daitezen, xedea izanik aurrera egitea emakumeen aurkako indarkeria gure gizartetik desagerrarazteko.

Y la responsabilidad de estas Juntas Generales, a través de los acuerdos con todas las fuerzas políticas e instituciones, para que se disponga de los recursos necesarios para avanzar hacia la eliminación de la violencia contra las mujeres en nuestra sociedad.

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.