ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

ERAKUNDE-ADIERAZPENA MINORITY SAFEPACK EUROPAKO HERRITARREN EKIMENAREN ALDE

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL DE APOYO A LA INICIATIVA CIUDADANA EUROPEA MINORITY SAFEPACK

 

Europako Herritarren Ekimena zuzeneko demokraziarako tresna bat da, Europar Batasunak 2012an sortu zuena. Beraz, baldin eta gutxienez Europar Batasuneko zazpi Estatutako milioi bat herritarrek baino gehiagok babesten badu herritar talde batek proposatutako ekimen bat, Europako Batzordeak bideratu egin behar du proposamen hori.

La Iniciativa Ciudadana Europea es un instrumento de democracia directa presentada por la Unión Europea en 2012. De tal modo que si más de un millón de ciudadanas y ciudadanos europeos de al menos siete Estados miembros apoyan una iniciativa ciudadana, la Comisión Europea tiene la obligación de examinar esa propuesta.

 

Minority SafePack gutxiengo nazionalak babesteko lege-proposamen multzo bat da, Europar Batasunaren lege-xedapen sorta bat, gutxiengoen eskubideak eta hizkuntza-eskubideak sustatzea eta haien kulturak babestea ahalbidetzen duena. Bere xedea da gutxiengoentzako segurtasuna eta legediaren garapena lortzea.

Minority SafePack es un conjunto de proyectos de ley a favor de la seguridad de las minorías nacionales, una serie de desarrollos normativos de la Unión Europea que posibilitan la promoción de los derechos de las minorías, derechos lingüísticos y la protección de sus culturas. Su objetivo es la seguridad y desarrollos normativos para las minorías.

 

Herritarren ekimen honek Europako Batzordeari Europako Parlamentuak emandako agindua betearazi nahi dio, Europako Parlamentuak "Alfonsi Txostenaem>" izenekoa onartu zuenean seiehun boto baino gehiago baiezkoak izan zirelarik, Europako gutxiengoen hizkuntzak eta kulturak zaintzeko. Txosten hark berretsi egin zuen europar lege lotesleen beharra, zaintze hori ekintza, balio eta eskubide bilakaturik aitortua izan zedin Funtsezko Eskubideen Europar Gutunean. Asmo hori berresten da oraingo honetan Europako herritarren ekimena erabiliz.

Esta iniciativa ciudadana anima a la Comisión Europea a cumplir con el mandato que le efectuó el Parlamento Europeo cuando aprobó por más de seiscientos votos a favor el llamado "Informe Alfonsi" para proteger las lenguas y culturas de las minorías europeas. En aquel informe y por amplio consenso, se insistió en la necesidad de una legislación europea vinculante que convierta esa protección en hechos, valores y derechos reconocidos en la Carta de Derechos Fundamentales de la Unión Europea. Se trata ahora de insistir en esta idea utilizando la vía de la iniciativa ciudadana europea.

 

"In varietate concordia - Aniztasunean batasuna" da Europar Batasunaren goiburua. Minority SafePack ekimenaren helburua da Europar Batasunak bere goiburua bete dezala eragitea eta, beraz, nazio- eta hizkuntza-gutxiengoetako gizon-emakumeen babesa hobetzea eta, orobat, Batasuneko kultura- eta hizkuntza-aniztasuna indartzea, ukaezina baita Europar Batasunari ematen dion aberastasuna. Iraganean, Europar Batasunak sarriegi egin die entzungor honelako eskariei, eta gutxiengoen arazoen konponbidea estatu bakoitzaren eskuetan utzi du, edo beste nazioarteko erakunde batzuen eskuetan.

El lema de la Unión Europea es "In varietate concordia - Unidad en la diversidad". El propósito de la iniciativa Minority SafePack es animar a la Unión Europea a cumplir con su lema y mejorar la protección de las personas que pertenecen a minorías nacionales y lingüísticas, y fortalecer la diversidad cultural y lingüística en la Unión, dado que es innegable la riqueza que aporta a la Unión Europea. En el pasado, la Unión Europea ha ignorado estas solicitudes en demasiadas ocasiones y ha dejado que los asuntos de las minorías se contemplen a nivel estatal o por otras organizaciones internacionales.

 

Horiek horrela:

Por todo lo anterior:

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek bat egiten dute Minority SafePack ekimenarekin eta berau babestera bultzatu nahi dituzte gipuzkoarrak beren sinadura bidez.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa se suman a la iniciativa Minority SafePack y animan a la ciudadanía guipuzcoana a respaldarla con su firma.

 

Herritarren ekimen honekin ados egonik, Batzar Nagusiek Europar Batasunari eskatzen diote bere gain har dezala ardura hori eta kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren benetako eragile bihur dadila Europa osoan.

En la misma línea de la iniciativa ciudadana, las Juntas Generales solicitan a la Unión Europea que se responsabilice y que sea un promotor genuino de la diversidad cultural y lingüística en toda Europa.

 

Halaber, Batzar Nagusiek eskatzen dute Europar Batasuneko Estatuek ere errespeta ditzatela gutxiengoen eskubideen babesari buruzko Kopenhageko irizpideak.

Asimismo, las Juntas Generales solicitan que los Estados miembros de la Unión Europea observen los criterios de Copenhague que protegen los derechos de las minorías.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.