ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

ERAKUNDE-ADIERAZPENA GIPUZKOAKO LANGILE BAT ALEMANIAN LAN ISTRIPUZ HIL DELA ETA

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL CON MOTIVO DEL FALLECIMIENTO DE UN TRABAJADOR DE GIPUZKOA EN ALEMANIA

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek honako erakunde-adierazpena onartu dute, Alemanian hilaren 3an izandako ezbeharrean Gipuzkoan bizi zen langile baten laneko heriotza salatzeko.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa han aprobado la siguiente declaración institucional, lamentando la muerte de un trabajador que residía en Gipuzkoa en un accidente laboral en Alemania el día 3 de septiembre.

 

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek atsekabez hartu dute sortzez afrikarra zen eta Gipuzkoan bizi zen langile baten heriotzaren berria, eguzki panelak jartzen ari zela erori ondoren Bavariako Merkendorf herrian hilaren 3an. Batzar Nagusiek elkartasuna helarazi nahi diete langilearen senideei, lankideei eta lagunei. Aldi berean publikoki salatu nahi dute eta bere gaitzespena adierazi, laneko heriotza hau dela eta.

1. Las Juntas Generales de Gipuzkoa manifiestan su pesar por la muerte de un trabador de origen africano y que vivía en Gipuzkoa, fallecido en el municipio de Merkendorf, Baviera, el pasado día 3 tras precipitarse al vacío cuando trabajaba en la colocación de paneles solares en la mencionada localidad alemana. Las Juntas Generales desean hacer llegar sus condolencias a la familia del trabajador fallecido, a sus amistades y compañeros de trabajo. Asimismo, hacen pública su denuncia ante la pérdida de una vida en este accidente en ruta laboral.

 

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek salatu nahi dute, halaber, istripuak nola edo hala eta edozeren gainetik ekidin beharra dagoela, lan mota guztietan lehentasuna behar baitu izan lan segurtasunak.

2. Las Juntas Generales de Gipuzkoa quieren poner de manifiesto que los accidentes laborales hay que evitarlos cueste lo que cueste y por encima de todo, ya que la seguridad laboral ha de ser una prioridad en cualquier tipo de trabajo.

 

3. Gipuzkoako Batzar Nagusiek berresten dute pertsonak, eta hein batean langileak direla gure herrialdearen garapen sozial eta ekonomikoaren muina. Horregatik jotzen dute ezinbestekotzat lan-osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta lan-arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere.

3. Las Juntas Generales de Gipuzkoa reiteran que las personas, y sobre todo las personas trabajadoras son centro del desarrollo económico y social de nuestro país. Por esta razón creen indispensable seguir impulsando campañas sobre salud laboral y seguridad en el trabajo, así como la exigencia del cumplimiento de las normas de prevención de riesgos laborales.

 

Ildo horretan, enpresetako partaide guztiei, nagusiei eta langileei, dei egiten diete laneko segurtasun eta osasunari buruzko araudia zorrotz bete dezatela, laneko arriskuei aurrea hartzeko.

En ese sentido, hacen un llamamiento tanto al sector empresarial, al que se le exige el cumplimiento estricto de la normativa sobre seguridad y salud en el trabajo, como al conjunto de trabajadoras y trabajadores, para prevenir los riesgos laborales.

 

Lan-istripuak gure sistema ekonomiko-sozialaren egiturazko arazo bilakatu dira. Lan-arriskuen aurkako defentsarik onena prebentzioa eta prestakuntza dira, horien bidez lortzen baitute langileek ongizatea, ezagutza eta segurtasuna.

La siniestralidad laboral es una lacra de nuestro sistema económico-social. La mayor defensa contra los riesgos laborales son la prevención y la formación que procuran el bienestar, conocimiento y seguridad de los trabajadores y trabajadoras.

 

4. Horregatik guztiagatik, erakunde guztiei berriz ere eskatzen diete lan-arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuetan lagun dezatela, lan-administrazioarekin eta erakunde sindikal zein patronalekin koordinazioan, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazar ditzatela, baita ikuskapen funtzioak gehitu eta hobetu ere.

4. Por todo ello, instan a todas las instituciones nuevamente a colaborar en la realización de proyectos sobre buenas prácticas de prevención de riesgos laborales en coordinación con la Administración laboral y las organizaciones sindicales y patronales, así como a la persecución de los delitos contra la seguridad y salud en el trabajo y el incremento y mejora de las funciones inspectoras.

 

5. Gipuzkoako Batzar Nagusiak, era berean, heriotza-istripua salatzeko eta familiari elkartasuna eta babesa adierazteko ekimen guztietara atxikitzen dira, eta Gipuzkoako herritarrak animatzen dituzte ekimen horietan parte hartzera.

5. Las Juntas Generales de Gipuzkoa, igualmente, se adhieren a cuantas iniciativas se realicen para denunciar el accidente mortal y mostrar la solidaridad y apoyo a la familia del fallecido, y animan a la ciudadanía guipuzcoana a participar en ellas.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.