ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

EUSKARALDIA SUSTATZEKO ERAKUNDE-ADIERAZPENA 11 EGUN EUSKARAZ BATZAR NAGUSIETAN

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL DE APOYO A EUSKARALDIA 11 DÍAS EN EUSKERA EN LAS JUNTAS GENERALES

 

Gainean da Euskaraldia, euskararen erabilera eragin nahirik sortutako ekimena. UNESCOk dio munduko hizkuntza-ondarea zaintzea eta hizkuntza gutxituak garatu ahal izatea dela mende honetako eginkizunik garrantzitsuenetako bat. 7.000 hizkuntza inguruk osatzen dute munduko hizkuntza-ondarea. Munduko biztanleen % 97k hizkuntzen % 4 hitz egiten du amahizkuntza gisa, eta biztanleen % 3k, hizkuntzen % 96.

En vísperas de la celebración de Euskaraldia, iniciativa surgida para impulsar el uso del euskera, cabe recordar que la UNESCO sitúa la preservación del patrimonio lingüístico mundial y el desarrollo de las lenguas minorizadas entre las principales tareas para este siglo. Y es que, aunque el patrimonio lingüístico mundial incluye cerca de 7.000 lenguas, el 97 % de la población mundial tiene como lengua materna el 4 % de las lenguas existentes y solo el 3 % de la población, el 96 % restante.

 

Gipuzkoan 100 hizkuntzatik gora hitz egiten dira baina bizikidetza osasuntsu baterako lehen urratsa euskara eta gaztelaniaren, bi hizkuntza ofizialen arteko harreman orekatua lortzea da, jakinik euskarak aurrera egin duela hamarkada hauetan baina oraindik aldea dagoela gaztelaniaren erabilerarekiko. Gipuzkoako erakundeek, tartean Batzar Nagusiek, Euskadiko herri errealitateari eta kulturari erantzun behar diotenez, erronka politiko behinenetako bat hizkuntza-berdintasuna lortzeko bideak ematen jarraitzea da, euskara lehenesten duten herri-politiken bidez.

En Gipuzkoa se hablan más de 100 lenguas pero el primer paso para una sana convivencia es lograr que el euskera y el castellano, las dos lenguas oficiales, alcancen una relación de equilibrio, ya que, a pesar del notorio avance del euskera a lo largo de estas décadas, la diferencia entre el uso del castellano y del euskera sigue siendo todavía importante. Y, dado que las instituciones de Gipuzkoa, entre ellas las Juntas Generales, deben responder a la realidad y cultura de Euskadi como pueblo, uno de los principales retos consiste en seguir proporcionando vías para, a través de políticas públicas que prioricen el euskera, llegar a la igualdad lingüística real.

 

Beharrezkoa da euskara biziberritzeko norbanakoen, gizartearen eta Administrazioen arteko ahaleginak batera joatea eta elkarrekin indar egitea, Jaurlaritzaren Eta Hemendik Aurrera Zer txostenak dioen bezala, eta garrantzitsua da hizkuntza gutxituak babesteko gizartearau berriak aintzat hartzea.

Para revitalizar el euskera, es preciso aunar esfuerzos individuales, colectivos e institucionales, unir fuerzas, tal y como indica el informe Eta Hemendik Aurrera Zer del Gobierno Vasco; asimismo, resulta relevante tomar en cuenta las nuevas normas lingüísticas sociales en favor de las lenguas minorizadas.

 

2016. urtean egindako VI. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, ezagutza nabarmen handitu da; erabilera ez horrenbeste. Gipuzkoan bizi den 2 urte edo gehiagoko biztanleriaren 10etik 6 euskalduna da, 10etik 7k ulertzen du euskara eta hitz egin, 10etik 4k, 16 urtetik gorakoen artean.

Según la VI Encuesta Sociolingüística de 2016, el conocimiento del euskera ha avanzado de forma notable en las últimas décadas pero su uso no ha tenido el mismo recorrido. En Gipuzkoa, de cada 10 habitantes de más de 2 años, 6 saben hablar euskera y 7 lo entienden; entre la población mayor de 16 años, 4 de cada 10 hablan en euskera.

 

Beraz, erabiltzea da koska. Horregatik, ulermena are gehiago hartu behar da kontuan euskara bultzatzeko. Izan ere, Gipuzkoako udalerri gehienetan ulermena % 80tik gorakoa da, eta gainerakoetan biztanleen % 60k baino gehiagok ulertzen du euskara.

Los datos indican claramente dónde es necesario poner el acento: en el uso de la lengua. Por eso mismo debemos conceder mayor importancia a la comprensión del euskera a la hora de impulsar su normalización. Un dato a tener en cuenta: en la mayoría de los municipios guipuzcoanos la comprensión es superior al 80 %, y, en el resto, más del 60 % de la población entiende euskera.

 

Azpimarratzekoa da Gipuzkoako ordezkari politikoen % 90 gai dela euskara ulertzeko eta % ia 87, euskaraz hitz egiteko. Batzar Nagusietan, batzarkideen % 78k daki euskaraz hitz egiten eta ezagutza hori nabarmen islatzen da Osoko Bilkuretan eta Batzordeetan. Bestetik, Gipuzkoako langile publikoen % 87k ongi edo oso ongi hitz egiten du euskaraz eta Batzar Nagusietako langile publiko guztiak gai dira euskaraz lan egiteko.

Resulta reseñable que el 90 % de los representantes políticos de Gipuzkoa posea competencia lingüística para entender euskera, y casi el 87% para hablarlo. En las Juntas Generales, el 78% de las junteras y junteros sabe hablar la lengua vasca, hecho que tiene un reflejo notable en Plenos y Comisiones. Por otro lado, el 87% de los trabajadores y trabajadoras de las administraciones públicas dominan el euskera, mientras que, en las Juntas Generales, todos los miembros de la plantilla del servicio público son competentes para trabajar en euskera.

 

Aipatutako datuak eta Gipuzkoako egoera soziolinguistikoa aintzat hartuta, erabileran eragiteko baldintza egokiak ditugu. Jaurlaritzak, Topaguneak eta hainbat eragilek asmatutako Euskaraldia aukera egokia da keinu bat egiteko Gipuzkoako herri-erakundeetan eta Batzar Nagusietan bertan, ulermena balioetsiz eta baliatuz euskaraz egiteko, ahobiziak eta belarriprestak medio.

A la vista de esos datos y de la situación sociolingüística de Gipuzkoa, resulta evidente que contamos con condiciones idóneas para impulsar el uso del euskera. El Euskaraldia promovido por el Gobierno Vasco y Topagunea en colaboración con numerosos agentes constituye una oportunidad para realizar un gesto en las Juntas Generales y el resto de instituciones. Se trata de utilizar la comprensión para poder hablar en euskera con personas ahobiziak y belarriprestak.

 

Horiek horrela, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erakundeadierazpen hau onartu dute:

Por consiguiente, las Juntas Generales de Gipuzkoa aprueban la siguiente declaración institucional:

 

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek bat egiten dute Euskaraldiarekin eta hori adierazteko, erakundeadierazpena irakurriz hasiko dugu azaroko Osoko Bilkura.

1. Las Juntas Generales de Gipuzkoa apoyan el Euskaraldia y, como muestra de ello, iniciaremos la sesión plenaria de noviembre dando lectura a la declaración.

 

2. Azaroaren 23tik abenduaren 3 arte iraungo duen Euskaraldian zehar, Batzar Nagusietako jardueretan euskaraz egitea sustatuko dugu ahobiziak eta belarriprestak izanez.

2. Durante el Euskaraldia, que transcurrirá entre el 23 de noviembre y el 3 de diciembre, promoveremos el uso del euskera en la actividad de las Juntas Generales. Para ello seremos ahobiziak y belarriprestak.

 

3. Batzar Nagusietako taldeen asmoa eta nahia da hemendik aurrera ere euskaraz egitea eta Euskaraldiak irautea, euskaraz egiteko ohitura indartzeko eta zabaltzeko gure baitan eta gure inguruan.

3. Los grupos junteros manifestamos nuestra intención y voluntad de seguir hablando en euskera a partir de ahora y, así, hacer que el Euskaraldia perdure, con el fin de reforzar y extender el hábito de hablar en euskera entre nosotros y en nuestro entorno.

 

4. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Udalei eta Foru Aldundiari eskatzen diete lurralde mailako politika bateratuak landu ditzatela euskararen erabilera indartzeko.

4. Las Juntas Generales de Gipuzkoa solicitan a los Ayuntamientos y a la Diputación Foral el desarrollo de una política unificada para impulsar la utilización del euskera en Gipuzkoa.

 

5. Batzar Nagusiek gipuzkoarrei eskatzen diete gogotsu bat egiteko Euskaraldiarekin, etxean bezala kalean, lantokietan nahiz aisialdian, gurasoak elkarren artean eta seme-alabekin, gazteak gazteekin eta helduekin, euskaraz egiteko ohitura indartzeko eta errotzeko.

5. Las Juntas Generales piden a las guipuzcoanas y guipuzcoanos que se adhieran con entusiasmo al Euskaraldia, en el hogar y en la calle, en el trabajo y en los momentos de ocio, en familia, entre la juventud y los mayores, para que hábito de hablar en euskera aumente y arraigue entre nosotros.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.