ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

ERAKUNDE-ADIERAZPENA EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA GAITZESTEKO, SORALUZEN ERASO SEXISTA IZAN DELA ETA

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL DE RECHAZO DE LA VIOLENCIA CONTRA LA MUJER, A RAÍZ DE UNA AGRESIÓN SEXISTA EN SORALUZE

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek argi eta garbi gaitzesten dute Soraluzen emakume batek asteartean jasandako eraso sexista, eta elkartasuna eta babesa agertzen dizkiete erasoa jasan duen emakumeari eta haren senide eta gertukoei.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa muestran su más rotundo rechazo a la agresión sexista a una mujer el martes en Soraluze, y trasladan su solidaridad y apoyo a la mujer así como a sus familiares y personas allegadas.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek emakumeen eta beren familia-ingurunearen aurkako indarkeriaren agerpen guztiak gaitzesten dituzte. Lehen mailako arazotzat jotzen dugun indarkeria sexista da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasun bidegabeen agerpenik larriena eta berauen arteko botere-harremanetan du jatorria, emakumeak mendean mantentzeko helburua duelarik.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa rechazan toda manifestación de violencia contra las mujeres y su entorno familiar. La violencia sexista es la más grave manifestación de las injustas desigualdades existentes entre mujeres y hombres, se trata de un problema de primer nivel, derivado de relaciones de poder y cuyo objetivo es mantener el sometimiento de las mujeres.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek herritarrei eskatzen diete har ditzatela konpromiso pertsonal eta kolektiboak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde, izan ere, arazo kolektiboa baita, guztiona, guztion ardura da indarkeria sexistari aurre egitea eta emakume zein gizonei, herritarrei, elkarteei eta erakundeoi dagokigu erantzutea. Era berean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek konpromisoa hartzen dute erakunde gisa, berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako edozein erasori aurre egiteko lanari eusteko eta gainerako erakundeei eskatzen diete lidergoa har dezaten indarkeria sexistarik gabeko Gipuzkoa eraikitzeko eginkizunean, lan horri eusteko konpromisoak hartuz, bakoitzak bere esparruan.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa solicitan a la ciudadanía que adopte un compromiso personal y colectivo a favor de la igualdad entre mujeres y hombres, y que reaccione ante cualquier expresión de violencia contra las mujeres, puesto que se trata de un problema colectivo, de todos y todas, y nos corresponde a mujeres y hombres, ciudadanía, asociaciones e instituciones, la responsabilidad de hacer frente a la violencia sexista. Asimismo, las Juntas Generales de Gipuzkoa adoptan, como institución, el compromiso de seguir trabajando a favor de la igualdad, y en contra de cualquier expresión de violencia contra las mujeres, e instan al resto de instituciones a asumir el liderazgo en la labor de construir una Gipuzkoa sin violencia sexista, adoptando, cada una en su ámbito, compromisos para llevar a cabo dicha tarea.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek indarkeria sexistaren biktima izan den emakumeari beharrezko laguntza, baliabide, zerbitzu eta babesa emateko eskumena eta zeregina duten erakundeei eta elkarteei eskatzen diete har ditzatela egokiak diren neurriak.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan a las instituciones y asociaciones competentes y que tienen el cometido de prestar la ayuda, recursos, servicios y apoyo necesarios a la mujer que ha sido víctima de la violencia sexista a aplicar las medidas oportunas.

 

Indarkeria sexistak jatorri estrukturala duen heinean, arazo honi erantzun eta aurre egiteko neurriek ere integralak izan behar dute. Erronka pertsonen arteko harremanak berdintasunean oinarritzea da.

En la medida en que la violencia sexista tiene origen estructural, las medidas para hacerle frente y darle respuesta han de ser también integrales. El reto es que las relaciones entre las personas se basen en la igualdad.

 

Horregatik dei egiten dugu Gipuzkoako Batzar Nagusietatik pertsonen sozializazioaren prozesuei diziplina anitzeko esparruetatik heltzeko, erakunde publikoetatik emakume eta talde feministekin elkarlana eraikiz.

Es por ello que desde las Juntas Generales de Gipuzkoa realizamos un llamamiento para atender los procesos de socialización de las personas desde ámbitos multidisciplinarios, cristalizando la colaboración con las mujeres y el movimiento feminista desde las instituciones públicas.

 

Azkenik, Batzar Nagusiek herritarrei dei egiten diete esku har dezaten Soraluzeko Udalak gaur arratserako deitutako elkarretaratzean, indarkeria sexistari ezezkoa esan eta parekidetasunaren aldeko hautua guztiok gure egunerokoan egin dezagun, norbanako zein kolektibo gisa, eta erakunde zein gizarte mailan.

Por último, las Juntas Generales hacen un llamamiento a la ciudadanía para que participe en la concentración de esta tarde convocada por el Ayuntamiento de Soraluze, para mostrar su rechazo a la violencia sexista y optar todos y todas en nuestra vida cotidiana por la paridad, tanto a título personal como colectivo como a nivel institucional y social.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.