ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

LEHENDAKARITZAREN ADIERAZPENA BATZARKIDE-TALDEEK BABESTUTA LESBOSEKO UHARTEAN ZAPOREAK GKEKO KIDEEK JASANDAKO ERASOA DELA ETA

DECLARACIÓN DE PRESIDENCIA CON EL APOYO DE LOS GRUPOS JUNTEROS EN RELACIÓN CON LA AGRESIÓN SUFRIDA POR MIEMBROS DE LA ONG ZAPOREAK EN LA ISLA DE LESBOS

 

Martxoaren 1ean Greziako Lesboseko uhartean errefuxiatuekin elkartasun lana egiten duen ZAPOREAK Gobernuz Kanpoko Erakundeko hainbat kidek, eraso faxista bat jasan zuten. Gipuzkoko GKE honek lan handia eta ezinbestekoa egiten du egunero 2000 errefuxiaturi otorduak eskainiz. Horrez gain, talde neonaziek pertsona migratzaileei, laguntza eske gerturatutako pertsonei eta informatzen ari ziren kazetariei eraso zieten. Gainera, Greziar gobernuak Asilo Eskubidea bertan behera uztea erabaki du.

El pasado 1 de marzo, miembros de la organización no gubernamental ZAPOREAK, que realiza labores de solidaridad con personas refugiadas en la isla griega de Lesbos, sufrieron una agresión fascista. Esta ONG guipuzcoana lleva a cabo una enorme e indispensable labor, dando de comer todos los días a 2000 personas refugiadas. Además, el grupo de neonazis atacó a personas migrantes, a personas que se habían aproximado a pedir ayuda y a periodistas que estaban informando. Junto a ello, el Gobierno griego ha decidido suspender el derecho de asilo.

 

Horiek horrela, Gipuzkoako Batzar Nagusiek giza eskubideen defentsarekin duten konpromisoa kontuan hartuz, honako erakunde-adierazpena onartu dute:

Ante todo esto, y atendiendo a su compromiso con la defensa de los derechos humanos, las Juntas Generales de Gipuzkoa han aprobado la siguiente declaración institucional:

 

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek erabateko irmotasunez gaitzesten dute Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeko bolondresek jasandako eraso faxista.

1. Las Juntas Generales de Gipuzkoa condenan con absoluta firmeza la agresión fascista sufrida por las y los voluntarios de la organización no gubernamental Zaporeak.

 

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek babesa eta elkartasuna adierazi nahi diete Lesbos uhartean erasoa jasandako herritarrei eta Zaporeak-eko zein Grezian errefuxiatuen alde lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeetako kideei. Era berean, babes politikoa eskainiko diete Grezian talde faxistek erasotutako pertsonei.

2. Las Juntas Generales de Gipuzkoa muestran su apoyo y solidaridad a las personas ciudadanas que sufrieron la agresión en la isla de Lesbos y a las y los miembros de Zaporeak y de las organizaciones no gubernamentales que trabajan en favor de las personas refugiadas en Grecia. Asimismo, prestarán su apoyo político a las personas agredidas por los grupos fascistas en Grecia.

 

3. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Faxismoaren eta arrazakeriaren kontrako konpromisoa berresten dute. Ildo horretan, babesa adierazten diete faxismoaren, xenofobiaren eta bestelako intolerantzia moduen aurka borrokatzen diren gizarte zibileko kolektibo eta erakundeei.

3. Las Juntas Generales de Gipuzkoa reiteran su compromiso contra el fascismo y el racismo. En este sentido, expresan su apoyo a los colectivos y organizaciones de la sociedad civil que luchan contra el fascismo, la xenofobia y otras formas de intolerancia.

 

4. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Europar Batasunari eta kide diren estatuetako gobernuei errefuxiatuen krisi humanitario berri honen aurrean erantzun azkar eta presazkoa eskaintzeko konpromisoa eskatzen diete, hau da, giza eskibideetan, justizian eta elkartasunean oinarritutako Asilo Politika berri bat, izan ere, giza eskubideen babesa aurrebaldintza bat da, beste balioen defentsaren aurrean lehentasuna duena.

4. Las Juntas Generales de Gipuzkoa solicitan a la Unión Europea y a los gobiernos de los Estados miembros el compromiso de una respuesta rápida y urgente ante esta nueva crisis humanitaria de personas refugiadas, es decir, una nueva Política de Asilo basada en los derechos humanos, la justicia y la solidaridad, dado que la defensa de los derechos humanos constituye una condición previa que prima ante otros valores a preservar.

 

5. Gipuzkoako Batzar Nagusiek giza eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 14.Artikuluan aipatzen den asilo eskubidea oinarrizko eskubide gisa hartzen dute, ezinezkoa delarik bertan behera uztea.

5. Las Juntas Generales de Gipuzkoa consideran que el derecho de asilo a que se refiere el artículo 14 de la Declaración Universal de los Derechos Humanos constituye un derecho fundamental, no pudiendo ser suspendido.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.