ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
LAGUNTZARAKO MENUAK:
Hizkuntza aukeratzeko menua:
Utilitate-menua:
ORRIAREN BURUA INPRIMATZEKO BERTSIOA:

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
ORRI HONEN BIDE-IZENA
Gaur, Azaroak 25, emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen da. Emakume, bortizkeria eta nazioartekotasuna, hiru hitz klabe gizartea aldarazi behar dutenak. Edozein bortizkeria mota zeharo mespretxagarria izanik, emakumeenganakoa da egun pairatzen dugun larriena.
Emakumeen eskubideen urraketa hau salatzeko asmoz, talde guztietako batzarkideak batu dira Gipuzkoako Batzar Nagusien atarian, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Administrazio Orokorreko diputatua alboan zituztela.
Emakume jazarriei eskainitako omenaldi apal baina irmo honen bitartez, Gipuzkoako Batzar Nagusietatik gure elkartasuna adierazten diegu, eta gipuzkoar guztiei dei egiten diogu errespetuzko eta berdintasunezko gizartea eraikitzeko.
ORRI-OINA:
© 2006 Gipuzkoako Batzar Nagusiak | lege-oharra | erabilerraztasuna
ORRI-OINA INPRIMATZEKO BERTSIOA:
www.bngipuzkoa.org