ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Zarautzeko Alkatearen hitzaldia

 

Batzar Nagusietako lehendakari andrea, Diputatu Nagusia, Diputatuak, Batzarkideak, Zarauzko Udaleko zinegotzi ohiak, legealdi honetako udal lankideak...

 

egun on denoi eta mila esker etortzeagatik.

 

Jaso esazue, lehenik eta behin, Zarauzko Udalaren eta zarauztar guztien ongi etorria. Ongi etorriak zarete herri honetara, geu ere zeuen parte garen neurri berean, zeuek ere gure herriaren beharrei erantzuteko konpromisoa duzuela ulertzen dugulako.

 

Batzar Nagusiak, azken batean, herritarrek, herriari buruzko erabakietan esku-hartzen zuteneko adierazpena izaten jarraitzen dute, eta Zarauzko ingurunetik aterata, Gipuzkoan, eta batez ere Gipuzkoarren ongizatea bermatzea du xede.

 

Xedea hori izaki, eta Zarauzko alkate xumea naizen neurrian, egungo helburu biri heldu nahiko nieke sarrera labur honetan:

 

Hasteko eta behin, denok ondo dakiguna berretsiko dut: garai zailak bizi ditugu. Garai zailak arrazoi ekonomikoengatik dela esaten dute batzuek, baina ez da hori bakarrik. Krisia baloreena, bizimodua, jendartea eta politika ulertzeko modu batena ere bada. Baina azken urtetan hainbatetan errepikatu zaigun modu berean, krisia aukera bezala ere ikus dezakegu orain arteko jardun batzuk birplanteatzeko. Jendea zailtasunak bizitzen ari da, sufritzen ari da, desjabetzeak, langabezia, enpresen itxiera... ezin diogu errealitate horri muzin egin, baina etorkizuneko ikuspegi batekin, halako batean berriz egon ez gaitezen egin behar dugu lan.

 

Nire postua xumea da, baina dei egin nahi dizuet, ditugun baliabideak erabiliz, baina batez ere elkarrekin eta elkarlanean, Gipuzkoarentzat, eta bereziki gipuzkoarron etorkizunerako ezinbestekoak eta garrantzitsuak izango diren gaietan aritu zaitezten.

 

Gipuzkoarrek inoiz baino gehiago behar dugu Batzar Nagusien laguntza. Are gehiago gureak bezalako Udalek. Horregatik, ditugun bitartekoak ditugu, baina herritarrek ez lukete ulertuko, bizitzen ari direna bizita, Batzar Nagusiak liskar, eztabaida eta sestrarako gune izatea.

 

Zerbait behar badugu, aipatu bezala, elkarlana delako. Ezberdinen arteko akordioa, etorkizuneko ikuspegia.

 

Eta etorkizuneko ikuspegi horri lotuta sarrera hau amaitzeko bigarren puntua. Ekonomiko, sozial eta baloreenean ez bezala, gure herriak garai itxaropentsuak bizi ditu. Iaz ate garrantzitsu bat zabaldu zitzaigun, eta ez genuke pasatzen utzi behar. Udalek bezala, Batzar Nagusiek ere paper aktiboa jokatu behar dute, herri honek, normaltasunean, bakean, elkarbizitzan aurrera egin dezan.

 

Aieteko adierazpenak bide orri bat erakutsi digu, eta ez genuke albora utzi behar, onuradun guztiok izango baikara.

 

Halako sarreretan, ohikoa izaten da iraganean Batzar Nagusiek dagokion herrian jokaturiko paper garrantzitsuari buruz aritzea, baina interesgarriagoa eta beharrezkoagoa iruditu zait, etorkizunera begira jartzea, gaurko eta etorkizuneko pertsonentzat ari baikara lanean.

 

Eskerrik asko berriz, etortzeagatik. Har ezazue Zarauzko herriaren abegi onena, baina ez zaitezte herri honetaz ahaztu.

 

Jarraian, hitza, Lohitzune Txarola lehendakari andreari ematen diot.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.