ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

ndustria-politika. Industrialdeak eta parke teknologikoak

Jarduera ekonomikoa

Ekonomia-jardueraren beste atal batzuk

Lurzoru eskasia eta bere kostua dira Gipuzkoaren garapen ekonomikoaren oztopo nagusiak. Ondasun urri hau Administrazio Publikoen kezkarik handienetako bat bihurtu da. Eskura dagoen lurzoruaren okupazio handiak, horregatik da bere salneurri garbia hain altua, bere hiritartze-kudeaketa konplexuak eta garapen kostu handiek, hiritartze garestien ondorio lurzoruen morfologia eta beren kokalekua (ubideak desbideratu beharra, inausketak, eta abar) medio- Gipuzkoako Lurralde Historikoaren enpresa-inbertsioa izugarri oztopatu dute. Hori bereziki larria gertatzen da maila teknologiko jakin bat duten enpresak ezartzeari buruz ari garenean. Enpresariak dena prest egon dadin nahi izaten du, ahaleginak bere ekoizpen edo zerbitzuen eskaintza-eginkizunetan erabat jartzeko, eta "hiritartzearen arazoa" administrazio eskudunak konpondu behar duela uste du.

 

Egoera hori geroz eta larriagoa da nazioarteko merkatuan Txina agertu baita eta 25 herrialdeko Europaren ondorioz gertatu den eraldaketaren ondorioz, eslabiar herrialdeen lehia handia eragin baitu enpresa berriak ezartzeari dagokionez.

 

Gipuzkoak 1982tik Azpiegitura Industrialaren Programa bat du, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua, SPRILUR-ekin (Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa) eta udalekin batera, Gipuzkoari Lurralde Historikoan enpresak finkatzen laguntzeko industria-politikaren tresna gisa. Azpiegituretako jarduerak hiru formulen pean garatu dira; lehendabizikoa, Industrialdearena; beste bat, lurzoruaren garapenerako sozietateak izenean bildutakoa, lurzoru hiritartua sortzea dakarrena, kasu batzuetan erabiltzen ez dien eremu industrial bat birsortuz edo inork erabiltzen ez dituen aktibo industrialak birgaituz, 1992an hasitako jarduera-bide bat dena; eta azkenik, Parke Teknologikoen inguruan burututako jarduera, zehazki "Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A.", bertan goi teknologiako enpresak, I+G zentro eta laborategiak, eta zerbitzu aurreratuetako enpresa eta institutuak hartu nahi dira, balio erantsiaren sorrera gehitzeko baliabideen kontzentrazioa errazteko.

 

"Industrialdea Programa" delakoak, non "SPRILUR", S.A. Industri Sustapen, Lurzoru eta Eraikuntzarako Sozietateak, programaren kudeatzailea denak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalek parte hartzen baitute, inbertsio industriala bultzatzeko xedea du. Horretarako, modulu moldeko industriguneak sustatu, eraiki eta kudeatzen ditu, ondoren enpresa proiektu sortu berriak edo hedatzen ari direnak dituzten eragileei lagatzeko, finantza eredu malguak ezarriz, merkatuaren prezioarekiko lehiakorra den salneurrian. Eredu horren arabera, 2006. urtean 37 Industrialdea eratu dira.

 

INDUSTRIALDEAK GIPUZKOAN
Udalerria Industrialdea
Aretxabaleta Basabe, Deba Goieneko Industrialdea, S.A.
Aretxabaleta Bainuetxe, Deba Goieneko Industrialdea, S.A.
Arrasate Markulete, Deba Goieneko Industrialdea, S.A.
Azkoitia Ugarte, Urola Erdiko Industrialdea, S.A.
Azkoitia Juintxiki, Urola Erdiko Industrialdea, S.A.
Azpeitia Promoción Anardi, Urola Erdiko Industrialdea, S.A.
Azpeitia Anardi, Urola Erdiko Industrialdea, S.A.
Bergara Labegaraieta-Industrialdea, Deba Goieneko Industrialdea, S.A.
Donostia Zuatzu Enpresa Parkea, Zuatzu Enpresa Parkea, S.A.
Eibar Azitain, Deba Beheko Industrialdea, S.A.
Elgoibar Ibaitarte, Deba Beheko Industrialdea, S.A.
Elgoibar Albitxuri, Deba Beheko Industrialdea, S.A.
Errenteria Txirrita Maleo, Oarsoaldeko Industrialdea, S.A.
Errenteria Masti Loidi, Oarsoaldeko Industrialdea, S.A.
Hernani Ibarluze, Hernaniko Industrialdea, S.A.
Hernani Ibaiondo, Hernaniko Industrialdea, S.A.
Irun Gabiria-Bentak, Irungo Industrialdea, S.A.
Irun Ohianzabaleta, Irungo Industrialdea, S.A.
Irun Arretxe-Ugalde, Irungo Industrialdea, S.A.
Lazkao Zubierreka, Goierri Beheko Industrialdea, S.A.
Legazpi Urola Industrialdea-1. fasea, Urola Garaiko Industrialdea, S.A.
Legazpi 58. Eremua-Lursailak, Urola Garaiko Industrialdea, S.A
Legazpi Urola Industrialdea-2. fasea, Urola Garaiko Industrialdea, S.A.
Lezo Sagasti, Oarsoaldeko Industrialdea, S.A.
Mendaro Mendarozabal, Deba Beheko Industrialdea, S.A.
Mutriku Mijoa, Deba Beheko Industrialdea, S.A.
Oiartzun Ugaldetxo, Oarsoaldeko Industrialdea, S.A.
Oiartzun Lanbarren, Lanbarren Parke Logistikoa, S.A.
Oñati Berezano, Deba Goieneko Industrialdea, S.A.
Oñati Zubillaga, Deba Goieneko Industrialdea, S.A.
Oñati Oxinurdin, Deba Goieneko Industrialdea, S.A.
Ordizia Mallutz, Goierri Beheko Industrialdea, S.A.
Tolosa Apattaerreka, Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, S.A.
Zarautz Iñurritza, Zarauzko Industrialdea, S.A.
Zarautz Abendaño, Zarauzko Industrialdea, S.A.
Zegama Intxausti, Goierri Beheko Industrialdea, S.A.
Zumarraga Argixao, Urola Garaiko Industrialdea, S.A.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.