ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Mugimendu kooperatibista Mondragon eredua

Azalpen historikoa

  • Mugimendu kooperatibista Mondragon eredua

Ezin da Gipuzkoako ekonomiaz hitz egin Mondragon mugimendu kooperatibista aipatu gabe

 

Arrasaten XX. mendearen erdialdera sortutako mugimendu kooperatibistak mundu osoan aztertu den eredua eratu du, "Mondragon Eredua" izenez ezaguna dena. Horren eraginez, gaur egun "Mondragon Corporación Cooperativa" delakoa dugu.

 

Gaur egun MCC denaren "lehen harria jartzea" eragin zuen egintza erabakigarria, zalantzarik gabe, Jose Maria Arizmendiarrieta izeneko apaiz bat Arrasatera iristea izan zen; 1941ean iritsi zen Arrasatera parrokiako gazteez arduratzeko. Iritsi zenetik lehenengo ekoizpen-enpresa sortu zen arte hamalau urte igaro ziren. Denbora luze horretan, Ulgor tailerrak sortu ziren arte, gaur "Fagor Electrodomésticos" dena, Jose Maria jaunak etengabe lan egin zuen gazteekin, kirol, kultura eta bereziki prestakuntza-jarduera ugari antolatuz.

 

Arrasatera iritsi eta bi urte geroago, Lanbide-Eskola sortu zuen, denborarekin Mondragon Unibertsitatea izatera iritsi dena. Eskolak beti izan du lehen mailako eginkizuna pertsona ugari heziz, izan ere, pertsona horietako askok esanahi handia eduki zuten garapen kooperatiboan.

 

Lehenengo hamabost urteetan, 1955 eta 1970 bitartean, dinamismo handia izan zuten eta berrogeita hamargarren hamarkadako bigarren erdian Espainiako ekonomiak izan zuen gorakadaz baliatuz, kooperatiba asko sortu ziren 1956an Fagor abian jarri zenetik, su txikiak eta petroliozko berogailuak fabrikatuz. Hasierako fase horretako dinamismoa argi ikus daiteke gertaera batean; garai horren amaieran, 41 kooperatiba zeuden jada, horietako batzuk Fagor-etik sustatuak, nahiz eta bestelako jatorri batzuk ere izan ziren, esaterako, Lankide Aurrezki Kutxaren Enpresa-Banaketa, talde autonomoak, sozietate anonimoen eraldaketak, etab.

 

Garai hartako ekimenetako batzuk ondokoak izan ziren: Arrasateko Eskola Politeknikoa; 1959an, Lankide Aurrezki Kutxaren sorrera, aurrezki popularra biltzea sustatzen duen finantza-entitate bat sortzeko eta baliabide horiek garapen kooperatiborantz bideratzeko asmoz; 1959an ere Lagun-Aro sortu zen, kooperatibistei sortu zitzaien arazoa konpontzeko xedearekin, izan ere, gobernuak ukatu egin zien Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatzeko eskubidea, adieraziz jabe-izaera zutela eta ez zutela besteren kontura lan egiten.

 

Hirurogeigarren hamarkadaren amaieran, 1969an, Eroski sortu zen. Egia esan, garai hartan gertaera horrek ez zuen garrantzi handirik izan, baina nabarmendu beharra dago geroago MCC-ren barruan lortuko duen indarrarengatik. Tokiko bederatzi kooperatiba txikiren bat-egitetik sortu zen, sektore berri batean sartu ziren, eraldaketa bat behar zuena, non isolatutako kooperatibek ez zuten inolako etorkizunik eta, historiak erakutsi izan duen bezala, desagertzeko arriskuan zeuden.

 

1970 eta 1990 bitarean garai berri bat eman zen, hasiera batean lehenagoko dinamikaren jarraitutasuna zuena. Horrek salmentak, kooperatiben kopurua eta enplegua ikaragarri haztea ekarri zuen. Hala ere, laurogeigarren hamarkadan krisi sakona bizi izan zen eta krisi hori gainditzeko beharrezko politika ekonomikoei ekin zitzaien. Esaterako: emaitzen kapitalizazioa, egutegia malgutzea, birkokapenak, ordainketa-politika, finantza-birmoldaketa, etab. Tresna horiek guztiak aplikatzeak, kudeaketa-tekniken hobekuntzak, plangintza estratgikoa hasteak urteroko kudeaketa-planen osagarri gisa eta laurogeigarren hamarkadaren bigarren zatian egoera politikoaren aldaketak kooperatiben jarreran zeinu-aldaketa ahalbidetu zuten, berriro ere garai onuragarri baten sartuz.

 

1990ean antolaketa-prozesu berri bat eman zen eta Taldea Korporazio bihurtu zen, negozioak sektore-kointzidentzien arabera antolatuz, ez kokapen geografikoaren arabera. Egungo antolamenduan hiru talde daude: industriala, finantzarioa eta banaketakoa. Enpresen barneratzearekin egungo merkatura egokitzea kooperatiben ekonomian ez ezik mundu-mailan dagoen erronka da.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.