ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Ekonomia-jardueraren beste atal batzuk
Biztanleria aktiboa, 2005. urtean 329.500 pertsonakoa zen eta lanean ari zen biztanleriaren kopurua 315.500 pertsonakoa; langabeen kopurua, berriz, 14.000 pertsonakoa zen.
2005 | Euskal Autonomia Erkidegoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa |
---|---|---|---|---|
Biztanleria osoa ≥ 16 urte | 1.821,7 | 255,1 | 985,4 | 581,2 |
Biztanle aktiboak | 998,2 | 145,4 | 523,3 | 329,5 |
Lanean daudenak | 941,2 | 141,1 | 484,7 | 315,5 |
Langabezian daudenak | 57,0 | 4,4 | 38,6 | 14,0 |
Lan egin dute | 51,8 | 4,0 | 34,3 | 13,5 |
Lehenengo enpleguaren bila dabiltza | 5,2 | 0,3 | 4,3 | 0,5 |
Biztanle ez aktiboak | 823,4 | 109,6 | 462,1 | 251,7 |
Landunen kopurua 2005ean 6.100 pertsona gehitu zen 2004. urtarekin alderatuz.
Grafikoa: 2004an eta 2005ean lanean dauden biztanleak EAEko hiru probintzietan
Konparaziozko ikuspuntu batetik, ezberdintasun batzuk ageri dira 2004an Euskal A.E.-aren eta EU-25en lan-merkatuaren adierazleen artean. Euskadin 16 urteko eta hortik gorako biztanleriarentzat jarduera tasa Europako batezbestekoa baino txikiagoa da (%55,4 eta %56,5, hurrenez hurren), baina Gipuzkoakoa handiagoa da, %57,4.
Urtea | Gipuzkoa | E.A.E. |
---|---|---|
2000 | 54,0 | 53,4 |
2001 | 53,5 | 52,6 |
2002 | 55,4 | 54,0 |
2003 | 57,1 | 54,7 |
2004 | 57,4 | 55,4 |
2005 | 56,5 | 54,8 |
Urtea | Gipuzkoa | E.A.E. |
---|---|---|
2000 | 9,5 | 13,7 |
2001 | 7,2 | 9,3 |
2002 | 6,8 | 8,3 |
2003 | 7,9 | 8,6 |
2004 | 7,4 | 7,8 |
2005 | 4,6 | 6,0 |
Jarduera-tasaren bilakaerak nolabaiteko egonkortasuna hartu du 2004an lortutako gehiengoarekin. 2004ko %57,4tik, 2005ean %56,5era jaitsi da, %0,9, baina Euskadin beherakada hori %0,6 izan da.
Jarduera-tasa
Grafikoa: jarduera-tasa Gipuzkoan eta EAEn 2000tik 2005era bitartean
Langabezia tasari dagokionez, 2001 eta 2004. urteen artean nolabaiteko egonkortasuna lortu ondoren, 2005ean nabarmen egin du behera Gipuzkoan. Euskadin 2005ean langabeen kopurua 21.600 inguru jaitsi zen 2004koarekin alderatuz, %27,5 gutxiago. Euskadiko langabezia-tasa %6,0 murriztu zen eta horren 2004. urtean baino 1,8 ehuneko-puntu gutxiago esan nahi du. Gipuzkoa, bestalde, %4,6an kokatzen da, %2,8 hobetuz.
Langabezia-tasa
Grafikoa: langabezia-tasa Gipuzkoan eta EAEn 2000tik 2005era bitartean
ORRI-OINA: