ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Landaretza

Gipuzkoako klima da, epela-ozeanikoa, prezipitazio ugariekin eta tenperatura moderatuekin, baso misto hostogalkorren eremua. Besteak beste ondoko espezieak aurki ditzakegu: haritza, kandudun -Quercus robur- eta ametza -Q. Pyrenaica- motak, edota pago arrunta -Fagus silvática-. Horiek guztiek baso-egitura uniformeak osatzen dituzte. Nahiz eta zuhaitz horiek izan nagusi, bestelako espeziak ere ageri dira, esaterako, lizarra, haltza, makala, urkia, gaztainondoa, etab., lehen adierazitakoekin nahastuta.

 

Ingurune hau haritzarentzako egokia da oso; zuhaitz honek hezetasun handia behar du, ondo jasaten ditu lurzoru azidoak eta tenperatura baxuak ez ditu ondo jasaten; berezko eremua itsasoaren eta 500 edo 600 metroren artean dago. Altitude horretatik aurrera pagoak ordezkatu ohi du, tenperatura baxuak hobe jasaten baititu, baina honek ere hezetasun handia behar izaten du. Gaur egun pagadia da Gipuzkoako berezko baso-egiturarik garrantzitsuena, nahiz eta soilik 11.500 hektarea baino pixka bat gehiago besterik ez duen estaltzen. Baso itzaltsuak eta oihanperik gabekoak osatzen ditu, izan ere, hostoak horizontalean dituenez eguzki-argia ez da ia lurzorura iristen. Zuhaitz-espezie hauen degradazio gisa otalur atlantikoa agertzen da, sastraka eta belar-landareek osatua. Horien artean nabarmentzen dira txilarra (Erica), ote zuria (Ulex europaeus), ote zuria (Ulex sp.), elorri-triska eta garoa.

 

Etengabeko ekintza antropiko biziak modu nabarmenean eraldatu ditu egitura horiek, eremu txiki batera mugatuz. Hariztiak atzera egin zuten sistematikoki nekazal-ustiapenen, baserrien kopurua handitzen zihoan neurrian eta isurialde eta hegalen arabera garatu ziren edota larre bilakatu ziren ganaduetarako erabiltzeko.

 

XIX. mendetik eta bereziki 70 eta 80. hamarkadetan, asko garatu dira koniferoak eta bereziki intsinis pinua (Pinus radiata), eta lurraldean eremu handiena estaltzen duten zuhaitz-espeziea bihurtu dira, antzina lantzeko ziren lurrak ere estaliz. Birpopulaketetarako erabili izan den zuhaitza da, bai erakundeen aldetik baita partikularren aldetik ere, azkar hazten delako eta behar bezala girotzen delako.

 

Gipuzkoaren mapa: landaretza motak

Gipuzkoaren mapa: landaretza motak

 

Baso-azalerak 2003. urtean %65 gainditzen zuen eta %24 zelaiak eta larreak ziren eta soilik Gipuzkoako azaleraren %2 laborantza-lurretarako erabiltzen zen.

 

Baso-azalera

 

Zuhaiztutako baso-azalera etengabe handitu egin da 2005ean Gipuzkoan %62ra iritsi arte. EAEren kasuan, azalera osoaren %54ra iritsi zen, Estatu espainiarraren %28ra eta Europar Batasunaren %33ra.

 

Euskadiko Baso-Inbentarioa 1972, 1986 eta 1996ean egin da eta basoko landaretza eta landaketa motei buruzko datuak lortu dira. Lehenengoa eta azkenekoa hurrenez hurren estatuko lehenengo eta bigarren inbentario nazionalean kokatu dira. Bestalde, 1986ko inbentarioa Euskadikoa da soil-soilik.

 

ZUHAIZTUTAKO BASO-AZALERA (Ha)
Lurraldea 1972 1986 1996
Araba 108.040 143.502 143.506
Bizkaia 126.230 143.502 128.244
Gipuzkoa 118.85 122.411 118.255
Euskadi 353.120 384.750 390.005

 

Iturria: "Euskadiko basoen egoera, Europako baso-kudeaketa iraunkorraren irizpide eta adierazleen arabera. IKT. 20"

 

Espezieen banaketa

 

Gizakiak zuhaitz eta espezie berri asko sartu ditu, batez ere azken mende honetan, horrela, Euskadin gehitu egin dira baso-motak. Euskadin jada zeuden koniferoak (pinu gorria, Aleppo pinua, itsas pinua), Europa erdialdekoak (alertzea, izeia) edo amerikarrak (Douglas izeia, Lawson altzifrea) erabiliz, hostozabal batzuez gain (haritz amerikarra, gereziondo japoniarra) espezie produktiboen kopurua handitzeko aukera handia sortu da.

 

Koniferoek betetzen duten azalera hostozabalek okupatzen dutena baino handiagoa da. Baso-masen konposaketan aldaketa kualitatibo handia gertatu da denboran zehar Euskadiren kasuan, eta hostozabalen eta koniferoen azalera, hurrenez hurren, %34 eta %66tik (1972ko inbentarioan), %42 eta %58ra igaro zen (1986ko inbentarioan).

 

Zuhaiztutako azalera

1. Baso-inbentarioa
  Ha %
Euskadi 353.120 47
Gipuzkoa 118.850 60

 

 

2. Baso-inbentarioa
  Ha %
Euskadi 384.750 51
Gipuzkoa 118.837 60

 

 

Hostozabalak

1. Baso-inbentarioa
  %
Euskadi 34
Gipuzkoa 28

 

2. Baso-inbentarioa
  %
Euskadi 43
Gipuzkoa 29

 

Gipuzkoan ordena kualitatiboan espezieen aniztasuna handitzeak eta Gipuzkoako mendietan espezie anitz horien presentzia orekatua izateak, espezie hostozabalak, 1986ko baso-inbentarioan 34.000 hektarea okupatzen zituztenak, 2005eko inbentarioan 54.000 hektarea okupatzera iristea lortu dute.

 

Gipuzkoako arte, pago eta haritzen basoek 1996ko inbentarioan ondoko portzentajeak zituzten: pagoa, %14; haritza eta artea, %11. Pinus radiata-ren landaketak oso garrantzitsuan dira Gipuzkoan eta pinu horren portzentajea zuhaiztutako azaleraren %40 izatera iristen da.

 

Gaur egun etekin ekonomiko garrantzitsua duten koniferoen 70.000 hektarea daude, gehiengoa mendi pribatuetan, kontuan izanik partikularrek Gipuzkoako zuhaiztutako azaleraren %80 dutela.

 

 

Izakinak
Espeziea Oin handien kopurua Hazkuntza Bolumena
Espezieak guztira 52.287.007 795.819 14.737.216
Koniferoak 24.085.021 631.082 10.153.684
Hostozabalak 28.201.986 164.737 4.583.532
Pinus sylvestris 271.550 4.213 75.246
Pinus nigra 3.327.288 44.986 745.235
Pinus insignis 15.192.034 505.236 8.171.239
Pseudotsuga menziesii 1.041.022 8.876 101.294
Larix 2.913.288 45.642 789.861
Chamaecyoarus Lawsoniana 1.062.056 13.139 143.880
Eucalyptus 0 0 0
Fagus sylvatica 7.064.129 40.710 2.027.572
Quercus robur + Quercus petrea 5.496.389 34.825 932.630

 

Iturria: EAEko Baso-inbentarioa. 1996

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.