ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Deba Behea

Gipuzkoako eskualdeak

Gipuzkoako beste eskualde batzuk:

Deba Behereko eskualdeak 180,3 km²-ko lur eremua hartzen du Gipuzkoako hego-mendebalean. Markina-Ondarroa eta Durangaldea ditu mugakide mendebaletik; ekialdean, Urola-Kostaldea; hegoaldean, Deba Garaia; eta iparraldean, itsasoa.

 

Eibar (30.646 biztanle) da eskualde honetako herririk nagusia. Eibarren eraginpean bizi dira: Elgoibar (10.818 biztanle), Deba (5.039), Soraluze (4.430), Mutriku (4.697) eta Mendaro (1.395). Bizkaiko Ermua eta Mallabia ere Eibarren eraginpean sartzen dira guztiz; halaber, Bergarak gisa bereko eragina du Soraluzeri buruz.

 

Eskualde honetako hondartzarik garrantzitsuenak dira: Mutrikun, Ondarbeltz, Mutriku, Zazpi Hondartzak eta Saturraran, eta horiei Debako hondartza gehitu behar zaie.

 

Deba ibaiak bere ur barrenean bihurgune handiak egiten ditu Altzolara heldu bitartean; hortik aurrera, Arnoko alderdira sartzen da berriro ere, itsaso aldera jo aurretik; 58 km egin ondoren, estuario bat sortzen du itsasoratzean.

 

Deba Beherean industrian ari diren langileak biztanleria aktiboaren erdia dira gutxi gorabehera; hirugarren sektoreak ehuneko berrogei hartzen du, eraikuntzak ehuneko bost eta lehen sektoreak ehuneko hiru. Pisurik handiena metalen transformazioko industriak dauka.

 

Komunikabide egokiak ditu eskualde honek. A-8 (Bilbao-Behobia) autobideak eta kostaldeko N-634 errepideak lotzen dituzte herri nagusiak, eta euskal itsasaldearekin nahiz Donostia edo Bilborekin harreman bideak jartzen dituzte. Bizkaiko hiriburua hurbil izanik, merkataritzaren aldetik eskualde honetako herri gehienek Bilbora dute joera, ez Donostiara.

 

Oinarrizko sareko GI-638 errepideak Mutriku eta Ondarroa Debarekin lotzen ditu. GI-2634 errepideak Elgoibar Azpeitiarekin lotzen du, eta GI-2636 errepideak Elgoibar Markinarekin. Eskualdea burdinbide bakarrak zeharkatzen du, Donostiatik Bilboraino doan bide estukoak; garrantzi handia dauka Elgoibar, Eibar eta Ermua bitarteko aldiriko zerbitzu gisa.

 

Turismoari lotutako jarduerak Deban eta Mutrikun bakarrik dauka pisurik. Debak 176 leku ditu hoteletan (eskualde osoan guztira 320). Mendaron dago eskualdeko ospitalea, eta Eibarrek eskualde osoko epai barrutiko buru gisa jokatzen du; lehen instantziako eta lehen instrukzioko bina epaitegi ditu.

 

Itsasoko arrantza Mutrikun egiten da bakar-bakarrik. Hamahiru itsasontzi ditu, eta guztira 149 arrantzale. Urtean 2.300 t arrain lehorreratzen dira bertako portuan.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.